Fasean lotutako begiztak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Fasean lotutako begiztak edo PLL (ingelesetik, Phase-Locked Loops) 60. hamarkadatik elektronikan sarri erabilitako elementuak dira. Birrelikatutako sistema bat da, non birrelikatutako magnitudeak maiztasuna eta fasea diren.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

PLLak lehen aldiz 60. hamarkadan erabili ziren, NASAk satelite bidezko komunikazioetan elementuen ezegonkortasuna eta Doppler efektuaren ondorioz agertzen ziren maiztasun aldaketei aurre egiteko.

Funtzionamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Helburua erregimen iraunkorrean sarrera eta irteerako seinaleen faseak "lotuta" egotea da, maiztausna bera delarik. PLL bat lotuta dagoela diogu sarrerako maiztasunaren (fe) margen batzuen barneko aldaketa baten aurrean, irteerako maiztasunak (fs) berdindu arte eboluzionatzen duenean.

Bere funtzionamendua honakoa da:

  1. Fase detektoreak bere irteeran (Vd) tentsio bat jasotzen du, sarrerako bi seinaleen faseen proportzionala.
  2. Behe pasa iragazkiak PLL mota eta bere ezaugarriak determinatzen ditu
  3. Tentsioak kontrolatutako osizladoreak irteera bezala sarrerako tentsioaren (Vc) proportzionala den irteerako frekuentzia bat (fs) itzultzen du.

Normalean guztia chip berean enkapsulaturik aurkitu dezakegu, iragazkia izan ezik, honek kontrolatuko baititu PLLaren ordena eta bere lan eremuak.

Zenbait konfigurazioetan frekuentzia zatitzaile bat erabiltzen da birrelikaduran, irteeran sarrerako frekuentziaren multiplo bat izateko.

PLL demoduladore moduan erabilztean irteera modura iragazkiaren irteera hartzen da (Vc).

Analisia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

PLLdun zirkuituak bi eratan aztertzen dira:

  • Azterketa lineala, osagai lineal guztiak kontuan hartuz eta PLL hasieran lotuta kontsideratuz.
  • Azterketa ez-lineala

Lan tarteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

PLL lotuta egongo den baldintzak definitzen dituzte, lortzea zenbat denbora emango duen eta zein baldintzapean askatzen den.

Hold in[aldatu | aldatu iturburu kodea]

PLLa lotuta dagoela kontsideratuz. PLLak sarrerako maiztasunaren aldaketa geldoak jarraitzeko gai den maiztasunen tartea.

Pull out[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarrerako maiztasunaren aldaketa bortitz bat gertatzean PLL askatzen ez den maiztasun tartea.

Lock in[aldatu | aldatu iturburu kodea]

PLL askatuta dagoela kontsideratuz. Irteera maiztasunaren periodoa baino denbora gutxiagoan lotzeko gai den maiztasunen tartea.

Pull in[aldatu | aldatu iturburu kodea]

PLLak irteera periodoa baino denbora luzeagoan lotzea lortzen duen maiztasun tarteari deritzo.

Irudian maiztasun tarteak agertzen dira. Guztiak erdiko frekuentzia den osziladorearen oszilazio maiztasun librearen inguruan agertzen dira.

Aplikazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • AM eta FSK seinaleen demodulazioa.
  • Jarraipen iragakiak
  • Osziladore oso egonkorrak
  • FM seinaleen modulazio eta demodulazioa
  • Maiztasun sintezizatzaileak

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]