Fat Man
Fat Man | |
---|---|
Mota | bonba nuklear |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Zerbitzua | |
Gatazka | atomic bombing of Nagasaki (en) |
Erabiltzailea | Ameriketako Estatu Batuak |
Produkzioa | |
Diseinatzailea | Los Alamosko Laborategi Nazionala |
Kopurua | 121 |
Zehaztasunak |
Fat Man (euskaraz: Gizon Lodia, japonieraz: ファットマン) Estatu Batuek 1945eko abuztuaren 9an Nagasakin, Japonian, leherturiko arma nuklearraren izen kodetua da. Japonian erabilitako bigarren arma nuklearra izan zen, historian erasorako erabilitako hirugarrena (Trinity eta Little Boy ondoren) eta orain arte, eraso batean erabilitako azken gailu nuklearra. [1]
Bonba B-29 Bockscar hegazkinetik bota zuten estatubatuarrak. Charles Sweeney izan zen hegazkinaren komandantea. Little boy baino potentzia bikoitza zuen baina Nagasakiren topografia zela eta, eragin txikiagoa izan zuen. Hala ere, 40.000 pertsona hil ziren, 25.000 zauritu izan ziren eta beste zenbait denborarrekin hil ziren radiazioarengatik.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bonbak 3,25 metro luze zituen eta bere diametroa 1,62 metrokoa zen. 4670 kilogramo pisatzen zuen eta 12 kilotongo (104,1 Tj) potentzia zuen. Hegazkinetik bota zuten eta iri gainetik 550 metrota eztanda egin zuen.
Plutoniozko bonba zen, Trinity bezala. Plutonioa explozibo arruntaz inguratuta zegoen eta explozibo komuna eztanda egitekoan, plutonioa zanpatu zuen bere dentsitatea handituz explozio nuklearra sortuz.
Detonazio mekanismoa hain zen korapilotsua zenen proba bat egin zuten gudan erabili baino lehen. Froga hori 1945ko Uztailaren 16an egin zen Nuevo Mexikon. Trinity froga izenez esagutzen da.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bonbak 3,3 metro luze, 1,5 metro diametro eta 4,7 kilogramoko pisua zituen. [2]
- AN 219 kontaktuzko lau espoleta elektrikoetako bat. [3]
- Archie edo Monica isats-abisu radar antena, radioaltimetro moduan erabilia.
- Bateria, energia nuklearra eratuko duten elementuez inguratutako karga detonatzeko.
- X-Unitatea, kargaren ondoan kokaturiko sutze gunea.
- Bonbaren bi alde elipsoidalak lotzen dituen banda.
- Fisika paketea.
- Instrumentudun plaka (radarrak, baroetengailuak eta tenporizadoreak).
- Barotubo biltzailea.
- California Parachute buztana, 5,1 mm-ko aluminiozko orriz eratua.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Nagasaki: la historia de una explosión nuclear BBC Mundo. Consultado el 17 de febrero de 2018.
- ↑ (Ingelesez) Hansen, Chuck. (1995). Volume V: US Nuclear Weapons Histories. Swords of Armageddon: US Nuclear Weapons Development since 1945. Sunnyvale, California: Chukelea Publications, 145 or. ISBN 978-0-9791915-0-3..
- ↑ (Ingelesez) Hansen, Chuck. (1988). US Nuclear Weapons: The Secret History. Aerofax ISBN 0517567407..