Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da

Arma nuklear

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Nagasakiko bonbak eragin zuen onddo gisako hodeia.
Bonba atomikoen frogen bideoa.
"Fat Man" plutoniozko bonba nuklearra, Bigarren Mundu Gerran erabilitakoaren antzekoa.

Arma nuklearra, bonba nuklearra edo bonba atomikoa atomo nukleoen fisio edo fusio erreakzioetan askatzen den energia erabiltzen duen arma da.[1] Hiru mota daude: fisio bonba (A); hidrogeno bonba edo bonba termonuklearra (H); eta neutroi bonba.[1] Ahalmen txikiko bonba nuklearrak ohiko lehergaiak baino askoz suntsigarriagoak dira, eta arma bakarra ere hiri oso bat hondatzeko gai da.

Gerragintzaren historian, bitan baino ez dira arma nuklearrak erabili, Bigarren Mundu Gerraren amaieran. Bonba nuklearraren lehenengo detonazioa 1945eko uztailaren 16an Alamogordon, Ameriketako Estatu Batuetan, egin zen, Manhattan proiektuaren atal esperimentaltzat. Desertuan egin zen, eta Estatu Batuetako kargu militar altuak pozik geratu ziren probarekin. Horregatik, 1945eko abuztuaren 6an gertatu zen, Estatu Batuek Hiroshimaren gainean Little Boy («Mutiltxoa») izeneko bonba bota zutenean. Bigarrena, Fat Man («Gizon Lodia») hiru egun geroago jaurti zuten, Nagasaki hirian. Arma horien erabilpenaren ondorioz, 120.000 pertsonatik gora hil ziren unean bertan, eta gehiago denborak aurrera egin ahala.

Horren ostean, bonba nuklearrak gutxi gorabehera 2.000 aldiz lehertu dituzte, aztertzeko eta erakusteko asmotan. Kronologikoki, horrelako armak eztandarazi dituzten herrialdeak honako hauek dira: Ameriketako Estatu Batuak, Sobiet Batasuna, Erresuma Batua, Frantzia, Txina, India, Pakistan eta Ipar Korea. Beste herrialde batzuek, Israelek edo Hegoafrikak esaterako, izan litzakete arma nuklearrak, baina edota bere jabetza ez dute publikoki onartu, edota jabetzeko aldarrikapenek ez daukate egiaztapenik.

Arma nuklearrak belaunalditan sailkatu ohi dira; gaur egun arte, 6 belaunaldi daude. Lehenengo belaunaldikoak lehen aipatutako Little Boy bonba da, bonba esperimentala. Zenbat eta belaunaldi altuagokoa izan bonba, orduan eta modernoagoa da. Adibidez, laugarren belaunaldian Txina eta India daude, belaunaldi horretako bonbek 100 megatoneko (1 megaton = 1.000.000 tona) potentzia ere izan dezakete. Seigarren belaunaldian Estatu Batuak eta Errusia daude.

Estatu Batuak dira gaur egun arma nuklear gehien duen estatua.[erreferentzia behar] Gaur egun, kontinente arteko 534 misil balistiko (Inter-Continental Ballistic Missile) ditu, eta 432 urpeko misil balistiko.[erreferentzia behar] Guztira 5000 edo 10000 bonba dituztela esaten da.[erreferentzia behar]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «arma nuklear» Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa . Noiz kontsultatua: 2019-05-21.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arma nuklear Aldatu lotura Wikidatan


Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Arma nuklear