Fatima Madrilgoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fatima Madrilgoa

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFátima de Madrid
HerrialdeaKordobako kaliferria
Familia
AitaMaslamah ibn Aḥmad Majrīṭī
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakastronomoa
Enplegatzailea(k)Kordobako kaliferria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Fátima Madrilgoa edo Fátima de Madrid (Madril, X. mendea - Kordoba XI. mendea) X. mendearen amaierako eta XI. mendearen hasierako ustezko Al-Andaluseko astronomoa izan omen zen. Iturri historikoek ez dute zehaztasunik ematen.[1][2][3]

Ustezko biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita Maslama al-Mayriti astronomo ospetsua izan omen zen, eta harekin lankidetzan aritu omen zen. Dirudienez, astronomia-lan ugari idatzi zituen, Correcciones de Fátima/ Fátimaren Zuzenketak izenekoak. Bere lana, Tratado del astrolabio/ Astrolabioaren tratatua, tresna horren erabilerari buruzkoa, El Escorialeko Monasterioko Liburutegian omen dago.[4]

Fikziozko pertsonaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere bizitzari buruzko informazioa 1924ko Espasa-Calperen Enciclopedia universal ilustrada europeo-americana delakoan agertzen da. Une horretan entziklopediak izan zituen oinarri-erreferentziak ez dira ezagutzen.[5] Espezialista batzuek diote asmakuntza bat besterik ez dela. Hala, Ángel Requena Fraile matematika-historialariak hauxe esan zuen:

Denboran eta espazioan dauden distantziak alde batera utzita, gure Espasa entziklopediak kontsulta-iturri sendo eta fidagarria izan da. Baina anbizio handiko proiektu guztietan daude akatsak, barrabasen bat edo kopiagile eskasen bat. Zoritxarrez, zientziaren historian pikaro horietako bat sartu zen. Horrela, mito batzuk sortzen dira—dokumentatu gabeak, eta beste iturri batzuek babestutakoak—, istorioetan mito baino gehiago egon behar ez luketen pertsonaiei buruzkoak. Espainiako zientziaren historiografiaren aitak —Francisco Verak- erne jarri gintuen, garai bisigotikoko Calahorrako gotzaina, Luciniano, Espasan baino agertzen ez dena, ikertzen ari zela. Fátimarekin, Madrilgo Maslamaren alabarekin, Lucinianorekin gertatzen denaren antzeko zerbait aurkitu dugu. Ez dago beste erreferentziarik, ez dago jatorrizko edo fidagarria den iturririk.[6]

Manuela Marín arabistak, al-Andalusen historia eta biografian adituak, tesi berari eusten dio. Maslama al-Mayritiri buruz, honelaxe esan zuen:

Beraz, madrildar andalusien artean ospetsuena da, eta ez zen beharrezkoa historian zehar izan ez zuen alaba bat asmatzea, «Fátima de Madrid(/ Fatima Madrilgoa» deitu dena. Harrigarria bada ere, historia egin zuen, Astronomiaren Nazioarteko Urtea (2009) dela eta argitaratutako Astrónomas egutegian sartu baitzen. Espasa Entziklopediaren edizio zahar batetik datorren akatsa, akritikoki erreproduzitu da. Akatsa desegiteko ordua da, nahiz eta Interneten duen zirkulazio ugariarengatik ez dagoen itxaropen handirik.[7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «La increíble historia de Fátima de Madrid» Fundación Descubre 2021-07-29 (Noiz kontsultatua: 2023-08-10).
  2. (Gaztelaniaz) «Fátima de Madrid» astronomia-iniciacion.com (Noiz kontsultatua: 2023-08-10).
  3. «Fátima de Madrid - EcuRed» www.ecured.cu (Noiz kontsultatua: 2023-08-10).
  4. Cristina Segura Graíño, Diccionario de mujeres en la historia, Madrid: Espasa-Calpe, 1008, ISBN 84-239-8631-4.
  5. Ángel Requena Fraile, Fátima de Madrid
  6. «Fatima de Madrid» www.historiamujeres.es (Noiz kontsultatua: 2023-08-10).
  7. Marín Niño, Manuela. (2011). «Arabismo en Madrid» De Mayrit a Madrid: Madrid y los árabes, del siglo IX al siglo XXI, 2011, ISBN 978-84-9785-707-9, págs. 184-191: 184–191. ISBN 978-84-9785-707-9. (Noiz kontsultatua: 2023-08-10).


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]