Faustina Zaharra

Wikipedia(e)tik
Faustina Maior» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Faustina Zaharraren soingaina. Espainiako Arkeologia Museo Nazionala Madril.

Annia Galeria Faustina, Faustina Zaharra[1], (latinez: Agrippina minor; c.100eko otsailaren 16a-140ko urria edo azaroa), hispaniar jatorriko familia noble erromatar batekoa zen. Marko Annio Vero kontsularen alaba zen. 126 inguruan, handik 12 urtera enperadore izango zen Antonino Piorekin ezkondu zen, norekin bi seme eta bi alaba izan zituen. Lau hauetatik, bakarrak baino ez zuen biziraun, Faustina Gazteak, ondoren, Antoninoren ondorengo enperadorea izango zen Marko Aureliorekin ezkondu zena.

Faustina Zaharraren irudia daraman denarioa

Bere senarra enperadore izendatua izan zenean, Augusta izendatua izan zen.

Historia Augustinak "egiazaleegia" zela dioen arren, ezkon garaia zoriontsua izan zela dirudi.

140 edo 141ean hil ondoren sagaratua eta Hadriano enperadorearen mausoleoan lurperatua izan zen (gaur egungo Sant'Angelo gaztelua). Foroan, bere gurtzarako tenplu bat altxatu zen, gaur egun, San Laurendiari eskainitako eliza dena.

Gainera, bere izena zeraman karitatezko fundazio bat sortu zen, Puellae Faustinianae, Erromako pobreen alabetaz arduratzen zena.

Faustina Maiorren txanponak "Diva Faustina" bezala, erromatar enperatrizen artean arruntenetakoak bezala daude.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Faustina Zaharra Aldatu lotura Wikidatan


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.