Feliks Zemdegs

Wikipedia, Entziklopedia askea
Feliks Zemdegs

Bizitza
JaiotzaMelbourne1995eko abenduaren 20a (28 urte)
Herrialdea Australia
Hezkuntza
HeziketaMelbourneko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakspeedcuber (en) Itzuli

Youtube: UCQ7ASM-o1ELUbScXCKYwovA Edit the value on Wikidata

Feliks Aleksanders Zemdegs (Melbourne, 1995eko abenduaren 20a) Rubiken kuboak ahalik eta denbora txikienean ebazten marka onenetakoak dituen kubo ebazlea edo speedcuberra da. Bi aldiz irabazi du Rubik kuboak ebazteko Munduko Txapelketa, 2013an eta 2015ean.[1][2]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Feliks, Melbournen jaio zen, Australian, 1995eko abenduaren 20an. 14 urte zituela hartu zuen parte bere lehenengo Rubik kuboen txapelketan, 2009an antolatutako Zeelanda Berriko txapelketan. Gainera, bere lehenengo txapelketa horretan 10 errekor kontinental lortu zituen, eta honako kategorietan irabazle izan zen: 3x3an, 2x2an, 4x4an, 5x5ean, 3x3 itsuan eta esku bakarreko 3x3an. Debut harrigarri hori eta gero, espero bezala, munduko hoberenen artean sartu zen. Hurrengo urtean, bere 2. txapelketan, 3x3an 9,21 segundoko batez bestekoarekin munduko errekorra hautsi zuen. 2015 aldera kuboak sortzen dituen marka ospetsu eta hoberenetako bat, Gan, Zemdegs-en babesle bihurtu zen.

Australiarrak, guztira, 121 mundu errekor, 206 errekor kontinental eta 6 errekor nazional hautsi ditu, oraingoz. Munduko errekorretan 3x3an 22 egin zituen, 2x2an 2, 4x4an 19, 5x5ean 38, 6x6an 14, 7x7an 16, 3x3 esku bakarrarekin 9 eta 4x4 itsuan errekor bakarra egin zuen. 2021ean hautsi zuen Ruihang Xu txinatarrak Zemdegsek atxikitzen zuen azken errekorra, 3x3 kategoriako 5,53 segundoko batez bestekoa.[3] Nahiz eta une honetan errekorrik ez duen, bera izan da Rubik kuboen munduko txapelketa bi aldiz irabazi duen bakarra.

Ahala eta guztiz ere, Feliks ez da bakarrik kuboen munduan aritu. Melbourneko unibertsitatean ekonomia lizentziatura du, eta gainera esperientzia eta ikasketa handiak ditu ingeniaria mekanikoaren inguruan.

Markarik onenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azpiko taulan Zemdegsek txapelketa ofizialetan lorturiko marka pertsonal onenak ageri dira:[4]

Kategoria Mota Denbora Txapelketa
3x3x3 Bakarra 4,16 Auckland Summer Open 2020
Batez bestekoa 5,53 Odd Day in Sydney 2019
2x2x2 Bakarra 0,71 Rijswijk Open 2018
Batez bestekoa 1,54 Canberra Autumn 2018
4x4x4 Bakarra 17,98 Altona Algorithms Attempt 2 2021
Batez bestekoa 21,57 Altona Algorithms Attempt 2 2021
5x5x5 Bakarra 37,93 Canberra Autumn 2018
Batez bestekoa 42,09 Melbourne Summer 2020
6x6x6 Bakarra 1:18,28 Warm Up Sydney 2019
Batez bestekoa 1:21,90 Weston-super-Mare Open 2018
7x7x7 Bakarra 1:53,62 Australian Nationals 2018
Batez bestekoa 2:00,63 Australian Nationals 2018
3x3x3 itsuan Bakarra 34,37 Odd Day in Sydney 2019
Batez bestekoa 47,13 Ugine Jeu et Jouet 2018
3x3x3 mugimendu gutxien Bakarra 24 Koalafication Sydney 2019
Batez bestekoa 27,33 Canberra Autumn 2015
3x3x3 esku bakarrez Bakarra 6,88 Canberra Autumn 2015
Batez bestekoa 9,68 Turn Around Tassie 2020
Clock Bakarra 8,81 Australian Nationals 2011
Batez bestekoa 11,80 Australian Nationals 2011
Megaminx Bakarra 33,11 CubingUSA Nationals 2018
Batez bestekoa 36,65 Weston-super-Mare Open 2018
Pyraminx Bakarra 2,27 Perth Autumn 2018
Batez bestekoa 4,28 Turning in Townsville 2021
Skewb Bakarra 2,20 Melbourne Summer 2021
Batez bestekoa 5,08 Sydney Re-Open Saturday 2021
Square-One Bakarra 8,99 Adelaide Summer 2018
Batez bestekoa 12,58 CubingUSA Nationals 2018
4x4x4 itsuan Bakarra 3:37,80 Melbourne Summer Open 2011
5x5x5 itsuan Bakarra 11:56,00 Adelaide Summer 2018
3x3x3 itsuan (11 kubo) Bakarra 11/11 47:01 Adelaide Summer 2018

Eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Feliks kubo ebazle handienetakotzat jotzen dute askok.[5] Bere ospe eta meritua dela eta, 2020an Netflixek Feliks Zemdegs eta Max Park kubo ebazleei buruzko dokumentala egin zuen, “The Speedcubers” izenekoa.[6]

Zemdegsek kuboak ebazteko metodoei buruzko webgune bat du eta haren youtubeko kateak 450.000 harpide ditu.[7][8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «World Rubik's Cube Championship 2013 | World Cube Association» www.worldcubeassociation.org (Noiz kontsultatua: 2021-08-03).
  2. «World Rubik's Cube Championship 2015 | World Cube Association» www.worldcubeassociation.org (Noiz kontsultatua: 2021-08-03).
  3. «Records | World Cube Association» www.worldcubeassociation.org (Noiz kontsultatua: 2021-08-03).
  4. https://www.worldcubeassociation.org/persons/2009ZEMD01. .
  5. (Ingelesez) «The top 5 most influential Rubik’s Cube speedsolvers of all time» ruwix.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-03).
  6. (Ingelesez) «The Speed Cubers | Netflix Official Site» www.netflix.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-03).
  7. «CubeSkills - Learn To Solve the Rubik's Cube» www.cubeskills.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-03).
  8. «Feliks Zemdegs - YouTube» www.youtube.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-03).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]