Felipa Zurikaldai

Wikipedia, Entziklopedia askea
Felipa Zurikaldai
Bizitza
JaiotzaBilbo1849ko abuztuaren 23a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza1902ko apirilaren 13a (52 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Federico Etxebarria Rotaetxe  (1869 -  1902)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilantropoa

Felipa Maria Estefania Zurikaldai Egidazu (Bilbo, 1849ko abuztuaren 23a[1]- 1902ko apirilaren 13a) bizkaitar filantropoa izan zen.

Aita, Eugenio Zurikaldai Urkijo, bilbotarra zuen, Abandoko eta konfiteroa zen; gipuzkoarra zen ama, Vicenta Egidazu Gipulaz, Santa Agedakoa. Bikoteak izandako 5 seme-alabetan gaztena izan zen Felipa eta Bilboko Alde Zaharreko Santiago Basilikan bataiatu zuten. Merkatari-familia ospetsu baten jaioa, Martina Zurikaldai ahizpak aitaren ofizioa jarraitu zuen.

Hogei urte zituela, Felipa Federico Etxebarriarekin ezkondu zen Santiago Basilika berean,[2] 1878an burdingintza enpresa bat sortu eta bere izenarekin bataiatuko zuen gizonarekin. Hamabi seme-alaba izan zituzten, hiru gazterik hil baziren ere, tartean Juan Etxebarria margolaria eta Luis Etxebarria ahaldun nagusia. Bilboko Santutxun auzoan langileentzako etxeak egin zituzten, Grupo Etxebarria bezala ezagutuko zirenak eta bertako 3 plazek senar-emazteen eta Luis semearen izenak daramazkite.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «SIGA-AKIS .:. AHEB-BEHA» internet.aheb-beha.org (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  2. «SIGA-AKIS .:. AHEB-BEHA» internet.aheb-beha.org (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
  3. González Olive, Javier. «Zuricalday, Felipa. Plaza» Bilbaopedia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.