Felipe Garrido

Wikipedia, Entziklopedia askea
Felipe Garrido
Bizitza
Jaiotza 1942ko irailaren 10a (78 urte)
Herrialdea  Mexiko
Hezkuntza
Heziketa Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea
Jasotako sariak
Kidetza Academia Mexicana de la Lengua

Felipe Garrido (Jalisco, Mexiko, 1942ko irailaren 10a -) mexikar idazlea eta itzultzailea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Literatura ikasi zuen Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan. Irakasle izan da unibertsitatean eta hainbat argitalpenetako zuzendari. Bestalde, literatura-zuzendari izan zen Arte Ederretako Institutu Nazionalean. Guadalajarako Unibertsitate errektorearen aholkularia da. Mañana y Contenido, Transformación, El Médico, Siete, La Palabra y el Hombre, El Machete, El Puente, El Heraldo Cultural eta Sábado aldizkarietan parte hartu du. 1982an Juan Pablos saria eman zioten Tajín y los siete truenos (Tajín eta zazpi trumoiak) lanarengatik, eta Alfonso X itzulpen-saria Lilian Hellmanen Quizás itzulpenagatik, besteak beste.

Hainbat antologia argitaratu ditu: Insomnios. Una antología de poemas (1987, Insomnioak. Poema-antologia bat), Saturnino Herrán. Acompañado por textos de Rámon López Velarde (1988, Saturnino Herrán. Rámon López Velarderen testuekin), Velarde para jóvenes. Prosa (1988,Velarde gazteentzat. Prosa). Kronika-liburuak ere idatzi ditu: Viejo continente (1973, Kontinente zaharra), Crónica de los prodigios. La naturaleza (1990, Mirarien kronika. Izadia), Crónica de los prodigios. La huella del hombre (1991, Mirarien kronika. Gizonaren arrastoa). Hainbat ipuin argitaratu du: La urna y otras historias de amor (1984, Kutxa eta maitasunezko beste istorio batzuk), La urna (1983, Kutxa), Garabatos en el agua (1985, Zirriborrak uretan), La musa y el garabato (1992, Musa eta zirriborroa). Itzulpenen artean aipatzekoak ditu: Blanca Nieves (Grimm anaiak, 1982), El bondadoso hermano menor (Möke de Papp Severo, 1982), El don del perro sagrado (Paul Globe, 1982), Petrosinella (Giambatista Basile, 1982).

Academia Mexicana de la Lenguako kide da 2003 urteaz geroztik, eta zuzendaria 2011 geroztik.

Bibliografia hautatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikuluak, saiakerak, hitzaurreak, antologiak, ipuinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La Musa y el Garabato.
  • La primera enseñanza.
  • Como leer (mejor) en voz alta.
  • El buen lector se hace, no nace.
  • Tajín y los siete truenos.
  • Racataplán.
  • Lección de piano.
  • Voces de la Tierra: la lección de Juan Rulfo.
  • Para leerte mejor.
  • El Quijote para jóvenes.
  • Don Quijote de la Mancha para niños.
  • La necesidad de entender: ensayos sobre literatura y la formación de lectores.
  • Compartir el poder: la lucha por la democracia en México.
  • Una breve historia contada a los jóvenes.
  • El Periquillo Sarmiento: sus extraordinarias venturas y desventuras*.
  • Asombro del Nuevo Mundo.

Itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • El camino a Eleusis.
  • Teonanácatl, el hongo prodigioso.
  • Los confines de la cristiandad.
  • Quizás.

Kronikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Viejo Continente.
  • Crónica de los prodigios.
  • La naturaleza.
  • La huella del hombre.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]