Fermin Aramendi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fermin Aramendi
Bizitza
JaiotzaAtaun, 1960 (63/64 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkirol-kazetaria

Fermin Aramendi Arana (Ataun, Gipuzkoa, 1960) euskarazko kirol kazetari bat da. ETB 1 telebista-katean txirrindularitza-lasterketen emanaldietako esatari aritzen da, Xabier Usabiagarekin, Pedro Mari Goikoetxearekin eta Alfontso Arroiorekin batera. Txirrindularitza-emankizunak egin aurretik, pilota- eta arraun-erretransmisioetan aritu zen. Egun, nagusiki txirrindularitza-probetan badihardu ere, txitean-pitean igeriketa-probetan ere ikusi dugu esatari.