Fika
- Artikulu hau Bizkaiko herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Fika (argipena)».
Fika | |
---|---|
Euskal Herria | |
Fikako plaza, eliz eta baseliza | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Gamiz-Fika |
Administrazioa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°18′39″N 2°48′32″W / 43.31083°N 2.80889°W |
Fika Gamiz-Fika udalerri bizkaitarraren auzoa da, 1928ko fusioa arte berezko udalerria osatzen zuena. Gaur egun, BI-3102 errepideak herria lotzen du alde batetik Ergoienekin (Gamiz-Fikako herriburua) eta bestetik Astorekarekin (Larrabetzu).
Herritarrei "fikatar" deitzen zaie.
Mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iparraldean Ergoien herrigunea, hegoaldean Alegria auzunea, ekialdean Legarreta auzunea eta hego-mendebaldean Lezama eta Zamudioko udalerriak mugakide ditu.
Demografia eta biztanleria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerri gisa agertzen den azken erroldan (1920koan) 374 biztanle eta 76 etxe zituen. INE estatu espainiarreko estatistika-erakunde ofizialak ez ditu Fika eta Gamizeko biztanleria-datuak bereizita eskaintzen, beraz ez dago populazio-kopuruak zehatz ematerik.
Jakingarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1427koa dugu herriaren lehen testigantza, eta 1558an alkatea Juan Perez de Landaverde zen.
Auzo nagusiari Elexalde deitzen zaio, 294 biztanle zituena 2008an, eta bertan dago ikusteko modukoa den San Martin eliza, 1500 inguruan eraikia.
Jaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maiatzaren 15ean ospatzen dira Fikako jaiak.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz)Gamiz-Fikako udal webgunea[Betiko hautsitako esteka]
- (Gaztelaniaz) Fika 1842tik aurrera izandako biztanleria datuak aurkitzeko webgunean.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |