Gamiz-Fika

Koordenatuak: 43°18′51″N 2°49′30″W / 43.3141°N 2.8251°W / 43.3141; -2.8251
Wikipedia, Entziklopedia askea
Gamiz-Fika
 Bizkaia, Euskal Herria
Fikako erdigunea.
Gamiz-Fikako bandera

Gamiz-Fikako armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaMungialdea
Izen ofiziala Gamiz-Fika
AlkateaLuis Lekerika Torrontegi (Bildu)
Posta kodea48113
INE kodea48038
Herritarragamiztarra / fikatarra
Kokapena
Koordenatuak43°18′51″N 2°49′30″W / 43.3141°N 2.8251°W / 43.3141; -2.8251
Map
Azalera15,5 km²
Garaiera55 metro
Demografia
Biztanleria1.395 (2023)
4 (2022)
alt_left 701 (%50,3) (%48,6) 678 alt_right
Dentsitatea90 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 9,86
Zahartze tasa[1]% 23,68
Ugalkortasun tasa[1]‰ 24,91
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 79,1 (2011)
Genero desoreka[1]% -2,58 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 7,63 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 71,99 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 55.38 (2016)
Datu gehigarriak

Gamiz-Fika Bizkaiko barrualdean eta erdialdean dagoen udalerria da, Mungialdeko eskualdean kokatua. Gamiz eta Fika herri eta udalerri-ohiek osatzen dute, 1928tik udalerri bakarrean. 2016. urtean 1.366 biztanle zituen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gamiz-Fika itsasoaren mailatik 55 metrora dago. Zelai nahiko lauan zabaltzen da erdialdea. Iparraldetik hego-mendebaldera zeharkatzen du Butroe ibaiak udalerria. Besteak beste, Laurika (Ugartealde, Otxorrote), Atxispe (Gibele, Aziloalde, Abaro),[4] Kaperiaga (Deskarga),[5] eta Anbieta errekek elikatzen dute Butroe ibai nagusi hori Gamiz-Fikatik pasatzerakoan, gero meandro zabalak eratu ondoren Plentziako itsasadarreraino heldu da.[6]

Gamiz-Fika udalerria Mungialdea eskualdeko hegoaldean dago, eta 15,5 km2ko azalera hartzen du. Esan bezala, Butroe ibaiaren ibarreko zelaiak hartzen ditu eta gorantz mendi-alderaino zabaltzen dira lurrak: Berreagako mendilerroraino (beste aldean, Zamudio eta Asua ibaiaren harana geratzen da), Urrusti mendiraino (340 m.) eta Urkulu (371 m.) mendiraino.[6]

Udalerri Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldean Meñaka; hegoaldean Zamudio, Lezama eta Larrabetzu; ekialdean Fruiz eta Morga; eta mendebaldean Mungia mugakide ditu.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gamiz-Fikako biztanleria

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015an eta 2019an Euzko Alderdi Jeltzaleak lortu zuen alkatetza. 2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Bilduko Luis Lekerika hautatu zuten alkate. Lekerikak Bilduren sostengua jaso zuen, hauteskundeetan boza gehien izan zituen hautagaitza. Euzko Alderdi Jeltzaleak 2 zinegotzi lortu zituen eta Alderdi Popularrak eta Euskadiko Alderdi Sozialistak batere ez.

Gamiz-Fikako udalbatza

Alderdia

2011ko maiatzaren 22

Zinegotziak Boto kopurua
Bildu
5 / 7
464 (% 56,11)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
2 / 7
305 (% 36,88)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 7
23 (% 2,78)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
0 / 7
21 (% 2,54)

Ikusteko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errotabarrira heltzen den ur-kanala.

Gamiz-Fikako ondare arkitektonikorik garrantzitsuena bere kalitate handiko baserri multzoa da. Beraietako hainbat ia osorik heldu zaizkigu, esaterako XVII. mendean eraiki zuten Olagortako Errementari.[7]

  • Fika: San Martin eliza.

Inguru naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Butroe ibaiak udalerria zeharkatzen du iparraldetik eta Berrega (360 m), Urrusti (349 m) eta Urkulu (371 m) mendiek inguratzen dute. Basoa oso zabala da udal osoan zehar. Pinu eta eukalipto asko sartu den arren oraindik geratzen dira haritz-gune batzuk, Maddalenbaso eta Montañalde inguruetan dagoena esate baterako.

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaleko euskararen barruan sartaldeko azpieuskalkiaren barruan kokatzen da herriko hizkera.[8][9][10]

Geroago ez, baina 2016an UEMAn egon zen Gamiz-Fika. (Iturria: Berria)

Herritar gehienak euskaldunak izanda Gamiz-Fika euskarak Bizkaian duen arnasgune nabarmenetako batean kokatuta dago. Ez da kidea baina Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kidea izateko baldintzak betetzen ditu. Udalerri euskalduntzat jotzen dituzte euskal hiztunen portzentajea %70etik gorakoa duten herriak egon daitezke UEMA Mankomunitatean. 2010eko datuen arabera Gamiz-Fikan euskaldunak %71,9 dira, eta euskararen erabilera %43,3.

Gamiz-Fikako hizkeraren erakusle gisa Ahotsak.eus atarian elkarrizketa bat dago Manu Zugazaga Martikorenarekin.[11]

Gamiz-Fikar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burdin Aroko gotorlekua (Berreaga, K.a, IV.-I. mendeak)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berreaga mendian, Gamiz-Fika, Mungia eta Zamudio udalerrien lurretan dagoen Burdin Aroko aztarnategi arkeologikoan Berreagako barruti gotortua eta nekropoliaren aztarnak daude. Oppidum horretan, K. a. IV. eta I. mendeen arteko harearrizko hilarriak aurkitu zituzten.

Erdi aroko hilobiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroko bide zaharrak Gamiz eta Fikatik igarotzen ziren, baita Atxispeko San Pedro baselizatik ere.[14][15] Azken horren inguruan dauden haitzetan badira X. eta XI. mende bitarteko bi hilobi antropomorfoak, trapezoide formakoak. Harkaitzetan induskatutako hilobi horiek Bizkaiko ale bakarrak izateaz gain, isurialde kantauriarrean aurkitutako bakanetakoa ere badira. Espainiako mesetan asko dira harkaitz bizian dauden hilobiak, baina Kantauri itsasoko ertzean bakarrak Gamiz-Fikakoak dira. Kultura mozarabiarretakoa izan daitekeela uste izan da. Harri berezi horren presentziak adierazten du urruneko garaietan Atxispe sarritan bisitatutako igarolekua izan zela. Historikoki inportantzia handia duen ondarea da.[14]

Erdi Aroko Ugarte dorrea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ugarte dorrea Gamizen dago Lobas auzora joateko bidean, hilerritik gertu. Erdi Aroko jatorrizko itxura gorde duen bakarra da inguruan. Hainbat birmoldaketa jasan duen arren, gotorlekuek berezko zuten babes-egitura gorde du.

Herriaren lehen aipamen idatziak (1227 eta 1427)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gamiz elizatearen lehenengo aipamen idatzia 1227koa da eta ezagutu den lehen alkatea Juan de Elorriaga da, 1558koa.

Fikari dagokionez, berriz, 1427koa dugu herriaren lehen testigantza, eta 1558an alkatea Juan Perez de Landaverde zen.

San Andres eta Done Martie elizak (XV. mendea)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fikako San Martin (Done Martie) eliza 1500 inguruan eraiki zuten. Elizpean Fika elizateko kideen antzinako bilera-mahaia dago.

Elizaren ondoan Kurtzefizio ermita dago. Barrua babesteko ezohikoa den kupula barrokoa du (1783), angelu zuzen itxurako oinplano eta harlanduzko hormak ditu. Erbestekoentzako aterpea zen, kanpotarrek aldare aurrean makurtzen ziren eta asmo onez zetozela adierazi. Hilotzak -lurperatu aurretik- edukitzeko era gaubeila egiteko ere erabiltzen zen. Barruan 1784an eginiko Kristo gurutzefikatua dago, atzeko erretaulan Jerusalem hiriaren irudia duela.[6]

Gamizko San Andres eliza eta udaletxea

Gamizko San Andres eliza Pizkunde garaian eraiki zuten (XV. mendea) eta XVII. mendean guztiz berreraiki zuten. Elizpean gamiztarren antzinako bilera-mahaia dago.

Baserrien hasiera (XVII. mendea)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVII. mendekoa den Errementari baserria Olagorta auzoan dago.

XVII. mendeko Errementari baserria Olagorta auzoan

Euskal Herriko lehen baserriak XV. mendean eraiki ziren,[16] Mungiako Landetxo Goikoa da XVI. mendean eraiki ziren baserrietariko bat, zehazki 1510. urtean eraikia, eta Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatua. XVII. mendean. hobetze nabarmenak izan zuten baserriek artoari esker. Lurra lantzeko era honek abantaila eman zion gariari, taloa euskaldunen elikagai oinarrizkoenetariko batean bihurtuz, eta, neurri batean, garagarra, oloa eta, batez ere, artatxikia albo batera utzirik. Baserriak handiagoak izatera pasatu ziren eta haien barruan garatzen ziren jardueren metaketa handiagotu egin zen.

XX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1928ko ekainaren 23an elizate biek, Gamiz eta Fika, bat egin zuten udalerri bakar batean, gaur egungoa dena.

1937ko ekainaren 12an erasotu zuten frankistek inguru hau eta hortik sartu ziren Bilboko Burdin Hesira. Atxispeko San Pedro ermita zeharo apurtu zuten, eta harrezkero ukitu barik egon da, orduko hondakinez beteta, teilatu eta hainbat horma erorita. 2013an 3 egunetan herriko hainbat gazte eta helduk auzolanean garbitu zuten. Herrian antolatutako hitzaldi batean Euskal Herri osoko ermita berezietako bat gisa azaldu zen (paganoak, kobazuloen barruan daudenak...).[17]

1936ko gerra. Bizkaian Burdin Hesiaren eraikuntza.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. (Ingelesez) «Data:Atxispe Butroe ibaia.map - Wikimedia Commons» commons.wikimedia.org (Noiz kontsultatua: 2023-04-11).
  5. (Ingelesez) «Data:Kaperiaga Butroe ibaia.map - Wikimedia Commons» commons.wikimedia.org (Noiz kontsultatua: 2023-04-11).
  6. a b c Ingurumen, Lurralde, Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila. Eusko Jaurlaritza. (2011). Gamiz-Fikako toponimoen mapa.. Eusko Jaurlaritza. Gamiz-Fika udalerria. Geograma S.L..
  7. Uribe Butroeko Zerbitzuen Mankomunitatea - Gamiz-Fika. (Noiz kontsultatua: 2017-09-06).
  8. «Sartaldekoa (M) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-02-17).
  9. Aurrekoetxea Olabarri, Gotzon; Alvarez Enparantza, Jose Luis. (1983). Euskal dialektologiaren hastapenak. UEU ISBN 9788439804918. (Noiz kontsultatua: 2019-02-17).
  10. Gaminde, Iñaki. (1984). Aditza Bizkaieraz. UEU.
  11. «Gamiz-Fika - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-02-17).
  12. Arostegi Madariaga, Inmaculada. (2021). Ikerketa arlorako errektoreordea.. UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
  13. «Irakasleak - doktoregoak - UPV/EHU» doktoregoak (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
  14. a b «Gamiz Fika - Atxispeko San Pedro.» www.uribebutroe.eus (Uribe Butroeko Zerbitzuen Mankomunitatea) (Noiz kontsultatua: 2019-06-16).
  15. «Gamiz-Fikako Udala - Fikako Ibilbideak» www.gamiz-fika.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-16).
  16. Santana, Alberto. (1993). «Baserria» Bertan (4): 14..
  17. Atxispeko San Pedro ermita. ErduPress.[Betiko hautsitako esteka]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa