Mungialdea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mungialdea
 Euskal Herria
Bizkaia - Mungialdearen kokapena.svg
Bakio jata menditik.JPG
Bakio Jata menditik.
Geografia
Herrialdea  Bizkaia
Udalerri handiena Mungia
Azalera 158,23 km²
Demografia
Biztanleria 26.562 (2013)
Dentsitatea 168 biztanle/km²


Mungialdea Bizkaiko erdialdean dagoen barrualdeko eskualdea da. Uribe ohiko eskualde handiagoaren zatia da. 9 herrik osatzen dute eta 160 km² inguruko azalera dauka. Gaur egun 26.000 pertsona baino zerbait gehiago bertan bizi dira.

Mungia da herri nagusia eta zonaldeari izena ematen diona.

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldean Kantauri itsasoa, hegoaldean Txorierria, ekialdean Busturialdea eta mendebaldean Uribe Kosta mugakide ditu.

Udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria Biztanleria (2013) Lurraldea km² Alderdi politikoa (2019)
Escudo de Arrieta.svg Arrieta 545 14.5 EAJ
Escudo de Bakio.svg Bakio 2.628 16.78 EH Bildu
Escudo de Fruiz.svg Fruiz 547 5.73 EAJ
Escudo de Gamiz Fika.svg Gamiz-Fika 1.348 15.5 EAJ
Escudo de Gatika.svg Gatika 1.611 17 EAJ
Escudo de Laukiz.svg Laukiz 1.148 8.1 EAJ
Escudo de Maruri Jatabe.svg Maruri-Jatabe 948 15.8 EAJ
Escudo de Meñaka.svg Meñaka 745 12.7 EH Bildu
Escudo de Mungia.svg Mungia 17.022 52.12 EAJ

Inguru naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Butroe ibaiak Mungialdea zeharkatzen du Plentzian itsasoratu baino lehen. Bestela, Jata (599 m) eskualdeko mendirik altuena da.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualdea Bizkaiko txakolinaren ekoizleetakoa da.

Pertsonaia ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]