Filira

Wikipedia, Entziklopedia askea

Filira, greziar mitologiako zenbait pertsonairen izena da:

  • Ozeanide bat, Felgre here deitua, Ozeano eta Tetisen alaba. Kronosek seduzitu zuen, zaldi bihurtu zena bere emazte Reak ustekabean harrapa ez zezan. Beste bertsio batek, Filira izan zela dio, behor bihurtu zena, jainkoaren eskakizunetik ihes egiterakoan. Ninfa, noraezean ibili zen Pelasgoko mendietaraino, non Kiron zentauroa erditu zuen. Hain handia izan zen munstro bat erditu izanak eragin zion tristezia, bere aitari edo Zeusi, landare bihurtzeko eskatu ziola, eta hala egin zen, Filira ezki zuhaitz batean bihurtua izan zelarik. Gizakiei, papera nola egin erakutsi zien, eta, ondorioz, idazketaren jainkosatzat hartzen zen, lurrina, medikuntza eta edertasuna ere lotzen zitzaizkiolarik.
  • Ninfa bat, Asopo ozeanidaren eta Metoperen alaba. Peneo ozeanidarekin ezkondu zen, honekin Hipseo, lapitarren erregea izan zuelarik.
  • Nauplioren emaztea eta Palamedes, Eax, Nausimedonte eta Pretoren ama.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]