Film luze

Wikipedia, Entziklopedia askea
Film luzea» orritik birbideratua)

Film luzea edo metraje luzeko filma iraupen nabarmena duen film bat da. Iraupen hori herrialde edo erakunde bakoitzean onartutako arauen mende dago: izan daiteke 40 minututik gorakoa, edo 60 minututik gorakoa, edo beste iraupen batetik gorakoa.

Definizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatuen arabera aldatzen bada, ohikoena ordu beteko iraupena baino gehiago duenari film luzea esaten zaio. Frantzian, esaterako, Centre National de la Cinématographie instituzioaren arabera film luzea izateko gutxieneko iraupena 59 minutu eta 29 segundo da; datu horiek garai batean 1.600 metroko luzera duen 35 milimetroko film-bobina estandar baten iraupena zen. Academy of Motion Picture Arts and Sciences[1], American Film Institute[2] eta British Film Institute[3] erakundeek, aldiz, film luzea izateko 40 minutu baino gehiagoko iraupena eskatzen dute.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinemaren historian sortutako lehenengo film luzea 1906koa eta australiarra da: Charles Tait egilearen ''The Story of the Kelly Gang''[4]. urte bat beranduago, 1906an, Frantzian, Michel Carrék zuzendutako ''L'Enfant prodigue''[5]; film honen luzera 90 minutukoa zen. 1920tik aurrera luzera honen filmak ohikoak egin ziren eta gaur egun sarritan film hitza film luzearen sinonimotzat hartzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Academy Awards 79th, Rule 2 : Eligibility
  2. The American Film Institute Catalog of Motion Pictures.
  3. Denis Gifford, The British Film Catalogue.
  4. Site cultureandrecreation.gov.au
  5. Vincent Pinel, Le Cinéma muet, éd. Larousse, 2010, p. 92

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]