Edukira joan

San Martin baseliza (Basauri)

Koordenatuak: 43°13′10″N 2°53′48″W / 43.2194°N 2.8967°W / 43.2194; -2.8967
Wikipedia, Entziklopedia askea
Finagako San Martin ermita» orritik birbideratua)
San Martin baseliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaFinaga eta Basauri
Koordenatuak43°13′10″N 2°53′48″W / 43.2194°N 2.8967°W / 43.2194; -2.8967
Map

San Martin baseliza edo Finagako San Martin baseliza Bizkaiko Basauri udalerriko Finaga auzoan dagoen baseliza bat da.

1994an zaharberritua, baditu hainbat nekropolitako aztarnak, IV.-XVI. mendeen artekoak. Aztarnen artean, inguru hartako biztanleen hilobiak aurkitu dira, erromatar arokoak (IV. eta V. mendeak), antzinate berantiarrekoak (VI.-IX. mendeak) eta Goi Erdi Arokoak (XI.-XII. mendeak)[1].

Finagakoa Euskal Herriko baseliza zaharrenetarikoa da, eta eraikina eta nekropolia Iñaki García Camino arkeologo bizkaitarrak aurkitu zituen 1994an[2]. IV. mendea baina lehenagoko hondarrak aurkitu dira indusketen bidez, honek Malmasinen finkapen bat egon zela adierazten du. Barruan eskeleto bat duen hilkutxa bat, berant hispaniar terra sigillata zeramikazko edalontzi bat eta  ermitaren paretan zeuden bost estela zati aurkitu dira.

Estela zatiak hiru buruko osatzen dute eta eskualdean erromatar garaiko ikonografiaren ohikoak diren motibo astralez dituzte.

Koro borobilez dekoratutako burdin aroko estela baten gainean, letra larri erromatarrean idatzitako epigrafe bat ere aurkitu da, eta horrek esan nahi du oraindik aurkitu ez den erromatar garaiko nekropoli bat gertu egon daitekeela. Estela hori bisigodoa zela uste zen, baina gaur egun X. eta XI. mendeen artean kokatzen dute adituek. Arrigorriagako Magdalena elizan gordetzen den beste hilarri bat ere San Martin de Finagako ermitatik dator, berez. disko formako burua eta oin trapezoidala ditu. Alde batean gurutze grekoko dekorazioa du zerra hortz koro batez inguratutako borobil baten barruan. Beste aldean bi borobilen barruan idazkun bat, 1072. urtekoa izan daitekeena.

Gaur egungo ermita XVII. mendean berritu zen. Oinplano angeluzuzena du, ageriko hargin-lan hormak eta harlanduak kantoietan. 1745. urtean berriro berritu zen Barroko estiloan. 1765. urtean erreforma berriak jasan zituen eta 1994. urtean gaur egungo zaharberritzea osatu zen. Oraindik gordetzen da XVII. mendeko egur polikromatuan egindako San Martinen tailu bat.

Ateburua berrerabilitako hilarri edo oroitarri bat da; angeluzuzenak dituen eta harrizko pieza handi bat, dekorazio gisa bi zirkulu zentrokide dituena. Gainera, eraikinaren buruaren hormaren ondoan, barnealdean, bi borobil zentrokidedun dituen beste hareharri bat dago, hori ere berrerabilia. Pieza horiek guztiak elizatik gertu dagoen hilerri batekin erlazionatuta daude, harrian zulatutako hobi arruntak eta lauzaz egindako hilobiak dituena[3][4].

Kanpoaldean indusketa berriak egin zirenean bi hilobi berri aurkitu ziren, aztarnategi osoan ordura arte aurkitutako 16.a eta 17.a. Bat K.o. V. mendekoa zen, lehen eraikina egin ondorengoa. Hilkutxaren iltzeak kontserbatzen ziren eta oinetakoen iltzetxoak. Bestea ondorengoa da, arrokan zulatutako hilobi arrunta eta erdian, beirazko ontzi bat.

Ehorzketa guztien artean, zaharrenak eta ohikoenak, K.o. V. eta VIII. mendekoak dira, eta eskualde honetan gertatu ohi diren garaiko hatua duten hobiratzeak dira.

Eliza luzaroan erabili zen hilobiak jartzeko, Antzinate Berantiarretik Erdi Arora arte, eta ez da etenik gertatu hasierakoen eta gerokoen artean. Bertako kristauen artean, ohikoa izan zen elizatik gertuen hilobiratu nahi izatea. Barrukoan artean, badira bi armak dituztenak.

Baskoi-akitaniar eragina

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finagako nekropolia akitaniar eragina duten nekropolien taldearen baitan kokatzen da, beste batzuekin batera: Aldaieta, San Pelaio (Dulantzi), Buzaga (Elortz), Condestable eta Argarai-Obietagañe (Iruñean), eta beste asko Nafarroa Garaian, Araban, Bizkaian eta Frantzia mendebaldean[5].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Bizkaiko Foru Aldundia. Finagako San Martin, altxor bat Basaurin, Bizkaiko sekuentzia kronologiko eta kultural osoenarekin. .
  2. Cepeda-Ocampo, Juan José. (2015-01-01). «Necrópolis de San Martín de Finaga» Arkeoikuska: Investigación arqueológica, (nº) 2014, pp. 168-172 (Noiz kontsultatua: 2023-07-05).
  3. «Finagako San Martin Ermita | www.basauri.net» www.basauri.net (Noiz kontsultatua: 2023-07-05).
  4. Basauriko Udala. Finagako San Martin Ermita. .
  5. García Camino, Iñaki; Azkarate Garai-Olaun, Agustín. (2013). «Baskonia, bitarteko lurrra = Vasconia, tierra de intermedia» Arkeologi museoaren koadernoak = Los cuadernos del Arkeologi (Bilbo) 5: 14-15..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]