Finiar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Finiarrak

Lenguas fino-bálticas.png


Finiar hizkuntzak
Biztanleak guztira 8,2 milioi
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak Finn etnia 7 milioi
Estoniarrak 1,1 milioi
Kareliarrak 100.000
Vepsikoak 6.000
Izoriarrak 1.000
Livoniarrak 200
votikoak 100
Hizkuntza Hizkuntza fino-baltikoak
Erlijioa Kristautasuna eta Uraldar neopaganismoa
Zerikusia duten beste giza taldeak Baltikoak, Volgako finiarrak

Finiarra edo Baltikoko finlandiarra talde etnolinguistikoa da, hizkuntzaz fino-ugrikoa, K. a. I. eta K. o. mendeen bitartean (mende batzuk lehenago aditu batzuen ustetan) Baltikoko ekialdeko kostaldean, Karelian eta Finlandian finkatu zena. Finlandiarrak edo suomiarrak, estoniarrak eta kareliarrak (Errusiako errepublika barnean) dira herri haien egungo ondorengoak. Egun oso gutxi dira, ordea, livoniarrak eta votikoak. Historian zehar desagertu dira beste herri finiar batzuk.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo Errusiaren erdialdean bizi ziren K.a. milagarren urte ingurua arte eta eslaviarrek bultzatu zituzten betiko egun dauden eremuetara. K.o. 800-1200. urteak arte beregain bizi izan ziren, baina kristautasunarekin batera germaniar eta eslaviar herrien nagusitasuna etorri zen. Estonia Danimarkaren, Zaldun Teutonikoaren, Suediaren eta Errusiaren mendean egon da, eta Suediaren eta Errusiaren agintepean Finlandia. Karelia Errusiako errepublika autonomoa da gaur egun.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]