Basoetako finlandiar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Basoetako finlandiarrak
metsäsuomalaiset

Raatajat rahanalaiset.JPG


'Basoa ustiatzen', Eero Järnefeltren margolana
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak

 Norvegia

 Suedia
Hizkuntza Norvegiera eta suediera
Erlijioa Luteranoak

Basoetako finlandiarrak (finlandieraz: Metsäsuomalaiset, norvegieraz: Skogfinner, suedieraz: Skogsfinnar) Finlandiako Savonia eta iparraldeko Tavastia eskualdeetan jatorria zuten finlandiar etorkinak izan ziren, XVI. mendearen amaieran eta XVII. mendeko lehen zatian Suedia eta Norvegiako eskualde basotsuetan kokatu zirenak. Bertan bere luberri eta erreketan oinarritutako nekazaritza tradizionalari ekin zioten eta basoak baserri bilakatu zituzten.[1] XVIII. mendearen amaierarako, basoetako finlandiarrek eskualde berrietako kulturak bereganatu zituzten eta savoniar aldaeretako bat zen bere hizkuntza, gutxiengo txiki bati esker XX. menderaino iraun zuena, galdu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Sawyer, Birgit; Sawyer, Peter H. (1993) Medieval Scandinavia: from Conversion to Reformation, Circa 800–1500 University of Minnesota Press ISBN 0-8166-1739-2.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Basoetako finlandiar Aldatu lotura Wikidatan
Antropologia Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.