Edukira joan

Finlandia (Sibelius)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Finlandia (Sibelius)
Jatorria
Sorrera-urtea1900
Estreinaldi-data1900eko uztailaren 2a
IzenburuaFinlandia
Ezaugarriak
Iraupena10 minutu
Tonoala bemol maior
Egile-eskubideakjabari publiko
Bestelako lanak
MusikagileaJean Sibelius

IMSLP: Finlandia,_Op.26_(Sibelius,_Jean) Allmusic: mc0002392589 Edit the value on Wikidata

Finlandia, opus 26, Jean Sibelius finlandiar musikagileak idatzitako olerki sinfoniko bat da. Jatorrian 1899an idatzi zen, eta ondoren 1900ean berrikusi.

Lan honek zazpi minutu inguruko iraupena du, eta ia bere osotasunean erritmo eta estilo zurrunbilotsu bat du, orkestra karga handiarekin, finlandiar herriaren opresioa eta borroka sinbolizatuz, itxaropenezko ereserki batean amaituz.

Lan hau arrazoi patriotikoengatik idatzia izan zen, herri oposizioa mugiarazteko Errusiar Inperioak finlandiar autonomia ezabatu izanaren aurrean. Ospetsu egin ziren lanak tsarren zentsura gainditzeko jaso zituen izen ezberdinak, horien artean Sentimendu Zoriontsuak Udaberriaren Iristean Finlandian.

Finlandia ereserkia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziur aski, olerki sinfoniko honen zatirik ezagunena amaierako ereserkia da, Finlandia ereserkia izenez ezaguna. Ereserki hau Sibeliusek berak banandutako orkestra lan bihurtu zen, eta 1941ean, Veikko Antero Koskenniemik gaur egun ereserkia ezagun egin duen letra idatzi zuen.

Finlandiak ez du nazio ereserki ofizialik. Maamme, ereserki ofiziotsua, askoz ezagunagoa den arren, Finlandia zenbait alditan proposatu da ereserki ofiziala izateko.

Finlandiaren musika Biafra estatu independentistaren nazio ereserkitarako ere erabili zen, bai eta erlijio ereserki askotan ere.