Finlandiako bandera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Finlandiako bandera
Finlandiako bandera
Erabilera
FIAV 100100.svg
Proportzioa 11:18
Erabakia 1918
Koloreak
Zuria
Urdina

Finlandiako bandera (finlandieraz Suomen lippu, suedieraz Finlands flagga) atzealdea zuria eta gurutze urdin batez osatuta dago. Bere proportzioak honakoak dira: 11 garai eta 18 zabal.

Oinarrian Eskandinaviako gurutzea du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusiako Itsas Armadaren bandera zuria zen eta "X" itxurako gurutze urdina zeukan. 1910 urtean Errusiak bandera hau inposatu zion Finlandiari baina herritarrek uko egin zioten hau ezartzeari eta orjalippu ("esklabuen bandera") ezizena hartu zuen.

1917an Finlandiak independentzia lortu zuenean lehiaketa bat egin zen eta Akseli Gallen-Kallelaren diseinuak irabazi zuen; bandera urdina eta gurutze zuria. Honek ere ez zuen arrakastarik izan Suediakoaren oso antzekoa zela iritzita eta azkenik koloreak trukatzea erabaki zuten Eero Snellman eta Bruno Tuukkanen artistek.

Esanahia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuriak zelai elurtuak adierazten ditu eta urdina Finlandiak dituen milaka aintziren irudikapena omen da.


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Finlandiako bandera Aldatu lotura Wikidatan