Finlandiako hezkuntza sistema

Wikipedia, Entziklopedia askea
Finlandiako zigilua ikasgela bat irudikatzen.

2012an, Finlandiako hezkuntza sistema 12. postuan zegoen PISA azterketan[1]. 2009an, berriz, 3. postuan zegoen eta horrek mundu osoaren atentzioa deitu zuen.[2]. 2015an hezkuntza sistemaren erabateko erreforma bat iragarri zen, eta horren arabera, ikaskuntza gaika egitea planteatzen zen, ikuspuntu holistiko batetik, gai itxietan oinarritutako ohiko modu tradizionala (matematikak, historia, geografia, eta abar) bazterrean utzita.[3],[4].

Erreforma hori hezkuntza sistemaren aldaketaren lehen urratsa da, izatez, helburua hezkuntza sistema etorkizuneko demei hobeto egokitzea baita.[3]. Hezkuntza sistema bi formakuntza mota nagusitan banatzen da: formakuntza teorikoak, bigarren hezkuntzan, goi hezkuntzan eta unibertsitateetan ematen dena; eta formakuntza profesionala, eskola profesionaletan ematen dena.

Hezkuntza sistemaren abiapuntua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970eko hamarkadaren hasiera bitarte, Finlandiako hezkuntza sistema elitistatzat jotzen zen. Hautaketa handiena urte txikienetan egiten zen, lehen hezkuntzako laugarren urtearen ondoren. Ikasle onenak aukera zuten eskola orokorrak jarraitzeko kolegioan, eta ondoren, lizeoko beste hiru urteak. Ikasle gehienek lehen hezkuntzan bi urte gehiago ematen zuten. 1972a bitarte, ikasleen erdiak baino gehiagok ez zuen bigarren mailako ikasketarik egiten. Famili apaletako haur gehienek eskola utzi eta lanean jarri edo hezkuntza profesionalera jotzen zuten.[5].

1968an, 20 urte inguruko eztabaidaren ondoren, Finlandiako hezkuntza sistemaren erreforma erabaki zen. Hautaketa sistema ezabatu egin zen. Ikasle guztiak lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxe berdinetan sartzen dira eta bertan denek oinarrizko hezkuntza jasotzen dute. Erreforma hori progresiboki aplikatzen joan zen eskualdeen arabera: Laponiar eta ipar muturrak 1972an; ipar-ekialdeko eskualdea 1973an; ipar-mendebaldea 1974an; hego-ekialdea 1975ean; hego-mendebaldea 1976an eta Helsinki inguruko eskualdea 1977an. Lurraldekako erreformaren aplikazio progresibo honek aukera ematen du objektiboki konparatzeko erreformaren eragina adin bereko eskualde desberdineko ikasleen artean. [6] Egindako azterketaren arabera, baieztatu zuten erreformak lagundu zuela desberdintasunen arteko aldea %25 murrizten. [7] Halere, aipatu beharra dago, Finlandiako gizartea, iparraldeko gizarteak ohi bezala, berdinzale izateko joera handiago dutela. Gurasoen arteko diru-sarra desberdintasunak eragin gutxiago du haurren etorkizunean gizarte anglosaxoietan baino non hezkuntzaren demokratizazioren aldeko erreformek ez duten lortu gizarte desberdintasunak murrizten.[8]

Aurkezpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sistema berdinzalea eta eraginkorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskolaratzea derrigorrezkoa da 7 eta 16 urte bitartean eta eskolako lehen bederatzi urteak derrigorrez baliozkotua behar dira. Finlandiar hezkuntza sistema munduko berdinzaleena da, izatez, ikasleen onenen eta txarrenen arteko tartea munduko txikiena baita, PISA txostenen arabera.[1] Konparatze aldera, Frantzia izan zen desberdintasunean nabarmenena.[1],[9].

  • Hezkuntza doakoa da osorik.
  • Doakotasuna jangelan aplikatzen da lehen eta bigarren hezkuntzan.
  • Oinarrizko hezkuntzan zehar (peruskoulu), 7-16 urte bitartekoa, eskolako material guztiak doakoak dira eta eskolak berak ordaintzen ditu.
  • Eskolatik urrun bizi diren ikasleek (5 km. baino urrutirago) garraio gastuen itzulketa eskatu dezakete.
  • Ikasteko arazoak dituzten ikasleek, haien eskolaren barruan, irakasle berezitu (erityisopettaja) baten laguntza izan dezakete, klasean bertan ala aparteko beste eremu batean.

Nazioarteko hezkuntza sistemak erkatzen dituen PISA txostenaren arabera, Finlandiakoa hoberenen artean egon ohi da mundu mailan.[10],[11] 2003an, 15 urteko finlandiar ikasleak munduko lehenak ziren hizkuntza eta zientzia gaitasunetan, eta bigarrenak arazoen ebazpenetan. Goi mailako ikasketei dagokionez, Munduko Ekonomia Foroak Finlandian lehen postuan jartzen du errekrutatzearen eta kalitatearen alorrean, eta bigarrena matematiken eta zientzien irakaskuntzan.

Emaitza bikain horien inguruan xerkatu duten ikerketek diote funtsezko faktoreak direla ikasleei txikitatik ardurak ematea, errepikapenik aurreikusten ez duen sistema batek ematen duen estres falta eta irakasleek duten kalitatesko prestakuntza.[12],[13],[14] 1979tik, derrigorrezkoa da estatuaren menpe dauden postu guztietarako master mailako ikasketak izate, hots, bac + 5. Erreforma horren eraginez, irakasleek medikuen edo abokatuen estatus sozial berdina eskuratu dute, eta ondorioz, errekrutatze oso zorrotza egiten da diplomatuen %10 hoberenen artean. [4]

Bi hezkuntza desberdin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oinarrizko hezkuntza ondoren, hau da, 15-16 urteen ostean, bi hezkuntza lerro daude: profesionala eta orokorrak, Alemaniako hezkuntza sistema tradizionalean bezala. Bi arteko pasabideak, garai batean ez bezala, posibleak dira gau egun.

Gainerako hezkuntza sistemekin duen desberdintasun nagusietako bat da lizeoaren tankerako ziklo bat ez dagoela: 16-19 adin tarteko ikasleek beren ikasketak eskola profesionalean edo bigarren hezkuntza orokorrean jarraitzen dituzte. Eskola profesionaletik irten eta ikasleak zuzenean lan mundura sar daitezke; bigarren hezkuntza orokorraren bidea hartzen dutenak, aldiz, goi mailako ikasketetara bideratuak daude, ez baitute irakaspen profesionalik jaso. Ziklo honen amaieran jasotako tituluak prestigio sozial handia du.

... baina bat egiteko joera dutenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tradizionalki, soilik unibertsitateko ikasleek lortu zezaketen goi mailak titulazioren bat. Alta, Boloniako prozesuak aldaketak eragin ditu hezkuntza egituretan. Sistema desberdinak elkarren artean lankidetzan eta armonizatzen hasiak dira - ez presiorik gabe, jakina. Baina hori ez da soilik gertatu Boloniaren eraginez, baizik, Finlandiako politikariek zerikusi handia izan dute horretan, Finlandiako ikasle gehienek (hau da, %60 eta %70 inguru) goi mailako ikasketak erdiestea jarri baitzuten helburu.


Hezkuntza sistemaren antolakuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen eta bigarren hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ouluko lizeo bat.

Finlandiako hezkuntza sistemaren oinarrian lehen hezkuntza balioanitza dago, derrigorrezko 9 urte irauten dituena (finlandieraz: peruskoulu; suedieraz: grundskola. Ikasleak 7 urterekin sartzen dira lehen hezkuntzan. 16 urteak egiten dituztenean, eskola utzi eta aukeratu behar dute bigarren goi hezkuntza (lukio) eta hezkuntza profesionalaren (ammatillinen oppilaitos, yrkesinstitut) artean. Suediako sisteman ez bezala, bi adar horiek ondo berezituak daude. Saiakera bat izan zen Suedian bezala bi sistema horiek bat egiteko "gazte eskola" antzeko batean, baina azkenik, asmo horrek ez zuen aurrera egin eta bien arteko banaketa mantentzen da. Bigarren hezkuntza ez da derrigorrezkoa, baina ikasleen gehiengo batek egiten ditu. Lehen eta bigarren hezkuntza guztian diru laguntzak jasotzen dira, eta hala, jangela doan izaten da.

Goi mailako hezkuntza (hirugarrena)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi motako ikastetxek eskaintzen dute goi mailako hezkuntza: unibertsitateak ("yliopisto", "universitet") eta eskola politeknikoak ("ammattikorkeakoulu", "yrkeshögskola", "AMK" laburtua). Unibertsitateek ikerketarako prestatzen dute eta formakuntza teorikoagoa ematen dute; aldiz, eskola politeknikoek ezagutza zehatzak eta aplikagarriak lehenesten dituzte. Esate baterako, medikuek unibertsitate titulua izaten dute eta erizainek, ordea, eskola politeknikoaren titulua dute. Ikastetxe hauetan sartzeko nazio mailan egiten den azterketaren eta sarbide azterketaren emaitzak hartzen dira kontuan.

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finlandiar sistemaren abantailetako bat atzerriko hizkuntzak irakasteko ahalmena da. Ikasle guztiek ikasten dituzte gutxienez atzerriko bi hizkuntza, ingelesa nagusiki, eta suediera halabeharrez, behinik behin, bigaren hezkuntza bitarte. Legegintzako herri-ekimen baten bitartez, 2014an suedieraren derrigortasuna kentzeko proposamena onartu izan zen legebiltzarrean, baina azkenean ez zen onartu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Frantsesez) OCDE PISA. 2013 (Noiz kontsultatua: 5/4/15).
  2. http://pasisahlberg.com/wp-content/uploads/2013/01/The-Fourth-Way-of-Filand-JEC-2011.pdf. (Noiz kontsultatua: 2015-04-07).
  3. a b Schools in Finland will no longer teach 'subjects'. (Noiz kontsultatua: 2015-04-05).
  4. a b History, Travel, Arts, Science, People, Places | Smithsonian. (Noiz kontsultatua: 2015-04-07).
  5. (Frantsesez) Eric Maurin, La nouvelle question scolaire, Seuil, 2007, 45. or.
  6. Eric Maurin, 46. or.
  7. Eric Maurin, 47. or.
  8. Eric Maurin, 73. or.
  9. (Frantsesez) Collas, Mattea Battaglia eta Aurélie. (03-12-2013). «Classement PISA : la France championne des inégalités scolaires» Le Monde.fr ISSN 1950-6244. (Noiz kontsultatua: 2015-04-08).
  10. Why Are Finland's Schools Successful?. (Noiz kontsultatua: 2015-04-08).
  11. Why Do We Focus On Finland? A Must-Have Guidebook | Edudemic. (Noiz kontsultatua: 2015-04-10).
  12. What Makes Finnish Kids So Smart?, article d'Ellen Gamerman, Wall Street Journal du 29/2/2008 (voir la [http://www.framablog.org/index.php/post/2008/05/12/finlande-et-education Traduction française)
  13. Une école de la réussite Dossier « L'école en Finlande », Cahiers pédagogiques, 28/3/2005
  14. (Frantsesez) Léonie Behlert. (2008). «Quelle éducation pour nos enfants?» Acropolis: pp. 10-12 or.. ISSN 0396-7387..

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]