Lehen hezkuntza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Japoniako lehen hezkuntzako klase bat
Višňové-ko ( Eslovakia ) Lehen Hezkuntzako eskola bat.
Herbehereetako ikasgela bat, garbitu eta gero

Hezkuntza-sistema ofizialetan, lehen hezkuntza haur hezkuntzaren ondoren 6-12 urte bitarteko haurrek, kasu gehienetan, jasotzen duten hezkuntza-aldia da, derrigorrezkoa eta doakoa da herrialde gehienetan. Hezkuntza aldi honetako helburuak haurraren irakurmean garatzea, haurrak modu zuzenean idatzi eta kalkulu aritmetikoa ikasi, gizarte eta naturaren oinarrizko ezaupideak jaso, zentzu artistikoa garatu eta giza-harremanak eta afektibitatea garatzea izaten dira. Lehen hezkuntzaren ondorengo hezkuntza-aldia bigarren hezkuntza da. Lehen hezkuntza, lehen hezkuntzako eskola, oinarrizko eskola Europan normalean sei urtetik hamabi urte bitarteko haurrentzako eskola da, eta bertan umeek lehen hezkuntza edo oinarrizko hezkuntza jasotzen dute. Normalean haur eskola edo eskolaurrearen ondoren dator, eta bigarren hezkuntza baino lehen.

Nazioarteko Hezkuntzaren Sailkapen Estandarrak lehen hezkuntza fase bakartzat jotzen du, curriculumak normalean irakurtzeko, idazteko eta matematikako oinarrizko trebetasunak emateko diseinatuta egoten da eta etorkizunean beste gaitasun batzuk garatzeko oinarri sendoak ezartzeko.

Lehen hezkuntzako historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako Greziako eta Erromatarren garaian, amek hezten zituzten mutilak zazpi urtera arte, gero, kokapen geografiko eta unean uneko kulturaren arabera, hezkuntza formala abiatuko zuten. Espartan hamabi urte bete arte, akademia militar batean egoten ziren ariketa fisikoa egiten eta borrokarako trebetasunak ikasten, baina baita irakurketa, idazketa eta aritmetika ere. Atenasen, aldiz, polien legeak ulertzea, irakurtzea, idaztea izaten zen ardatza, aritmetika, musika, gimnastika eta atletismoarekin batera. Homeroren istorioetako ikaskizunak eta morala ikasteari ere garrantzia ematen zitzaion. Bestalde, neskek etxean jaso izaten zuten hezkuntza guztia. Erroman, lehen eskola <i id="mwMw">ludus</i> deitzen zen; mendeetan zehar garatu zen curriculuma latindar hizkuntza eta greziera klasikoaren ikaskuntzan zuen ardatz. K.a. 94. urtean, Kintilianok Institutio oratoria izeneko hezkuntza-lan sistematikoa argitaratu zuen. Irakaskuntza eta ikaskuntza bereizten zituen eta 7 eta 14 urte bitarteko haur batek zentzuzko esperientziatik ikasten zuela, ideiak osatzen ikasten zuela, hizkuntza eta memoria garatzen zituela azaltzen zuen. Gomendatu zuen irakasleek ikasleak motibatu egin behar zituztela irakaskuntza eta irakasgaiak interesgarri bihurtuz, gorputz zigorrekin bainoago. Irakasgaiak multzokatu zituen: Triviuma (gramatika, erretorika eta logika) eta quadrivium (aritmetika, geometria, astronomia eta musika) erromatar curriculumean bezala.

Erdi Aroko eliza eta hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jules-Alexis Meunierren Katezismo lezioa

Erromatarren eragina gutxitu egin zen eta katedraleko eskola handiak sortu ziren koristen eta kleroen iturri bat izateko. Kings School, Canterburyko Kings School, esate baterako 597. urtean sortu zuten. Erromako Kontseiluak 853. urtean zehaztu zuen parrokia bakoitzak oinarrizko hezkuntza eskaini behar zuela: erritu erlijiosoari buruzko ikasketa, baina, bide batez, latinez irakurtzea eta idaztea ere bai.

Hezkuntza kristauaren xedea salbazioa lortzea zen, aldaketa sozialarekiko kezka askoz txikiagoa zen. Elizak hezkuntzaren monopolioa zuen eta jaun feudalak ados zeuden. Nobleek beren seme-alabak elizako eskoletan heztea ahalbidetu zuten. Garai hartako ekonomia gehienbat lehen sektorekoa zen eta nekazari, abeltzain eta arrantzaleen seme-alabak ahal bezain laster hasi behar zuten lanean. Sinesten zen gizakia Jainkoak sortu zuela eta hasieratik, Adan eta Ebaren herentziagatik, gizakia jatorrizko bekatuaren jaiotzen zela, bekatari jaiotzen zela. Elizaren irakaskuntzak eta sakramentuek soilik salba zezaketen bekatari jaiotako ume horiek. Parrokiek oinarrizko hezkuntza eskaintzen zuten, baina ez zuten zertan eskaintza haur guztiei zabaldu. Apaizak ekoizteko beharra zegoen, eta Karlomagnoren bezalako erresuma egonkorrean, latinez idazteko oinarrizko gaitasuna zuten administratzaileak eta zergak biltzeko eta administratzeko aritmetika oinarrizkoa zekiten pertsonak, gizonak, behar zituzten. Alkuin (735-804) material didaktikoak garatu zituen, katekesi metodoa, hau da behin eta berriro ahozko errepikapenak eta galdera-erantzunak buruz ikastea, nahiz eta askotan, errepikatzen zena ondo ulertu ez. Trebetasun horiek Cluny bezalako abadia handietan ere lantze ziren. Herriaren eta monasterioen artean aldea egon zen baina parrokia, kapera, monasterio eta katedral bakoitzean antzeko irakaskuntza teknikak erabili ziren. Emakumeak elizako bizitzan sartzeko aukera izan zutenean, emakumeentzako komentuak sortu ziren eta haiekin komentuko eskolak. Zortzi bat urterekin sartu ohi ziren neskak eta latindar gramatika, erlijio doktrina eta musika irakasten zitzaien, eta horiekin batera emakumezkoei zegozkien josten, ehungintzan, tapizeria lanetan, pintura eta brodatzen irakasten zitzaien.

Esate baterako, Beda zazpi urterekin sartu zen Jarrow eskola monastikoan eta idazle eta historialari bilakatu zen.

Kantagintza eskolak karitatezko dohaintza baten emaitza izaten ziren eta behartsuak hezteko baliabide bihurtu ziren. Ingalaterran, parrokiek 804tik eskola bat izan behar zuten eta katedralek 1179ko Laterango Kontseiluaren ondoren eskolak sortu behar izan zituzten. Lehen hezkuntzak, batez ere, curriculumaren oinarria osatzen zuten trivium eta quadrivium jakintza arlo latindarrean aurrera egiteko beharrezkoena eskaintzen zuen.

Errenazimendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prisziano gramatikalariaren irudia, ikasle pare batekin.

Humanismoak bigarren hezkuntzako curriculumean aldaketa handia ekarri zuen bitartean, lehen hezkuntzako curriculumak ez zuen eraginik ia izan. Garai hartan uste zen antzinako handikien lanak, inperioak gobernatu zituzten antzinako mandatarien lanak, oso egokia zela esparru guztietan arrakasta izateko. Errenazimentuko bost urtetik gorako neska-mutilek latindar gramatika ikasi zuten erromatarren seme-alaben liburu berak erabiliz. Donatus eta Prisziano gramatikarien lanak erabiltzen ziren, gero Zesarren Idazkiak eta San Jeronimoren Bibliaren latinezko itzulpena, Vulgata, ikasteko.

Behartsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta oinarrizko irakaskuntza emateko sortuak izan Gramatika ikastetxeek eskatzen zieten bertoko ikasleei beren gaitasunek jada hein batean garatuak izatea. Bereziki, ikasleak irakurtzeko eta idazteko gai izatea espero zuten. Oinarrizko zerbait behar zen onartuak izateko.

Hezkuntza filosofiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1910etik ikasgela, 19an mendearen amaierako lehen hezkuntzako eskola batean, Het Hoogeland Openluchtmuseum.

Hezkuntzan zenbait mugimenduek garrantzia izan zuten Europa osoan eta Europak sortuatako kolonietan. Amerikar pedagogoek Pestalozzi, Joseph Lancaster, Owen pentsalarien eredua gustuko izan zuten eta prusiar eskolak eredugarritzat jo zituzten.


Lehen hezkuntzako eskolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suitzan 6 eta 7 urteko ikasleentzako XXI. mendeko ikasgela bat

Munduko leku gehienetan, lehen hezkuntza derrigorrezko hezkuntzaren lehen etapa da eta garai modernoetan ia doanekoa izaten da. Leku askotan teorikoki doanekoa da baina, hala eta guztiz ere, gurasoek kuotak ordaintzen dituzte, batez ere sistema publikotik aparte dauden ikastetxe independenteetan.

[ <span title="This claim needs references to reliable sources. (April 2019)">aipua behar da</span> ] Lehen eskola hitza frantsesetik école primaire terminotik eratorria da, eta munduko hainbat kulturatara esportatu da. Esate baterako, ingelesezko testu batean lehenengo aldiz frantseseko terminoaren ordaina erabili zen 1802. urtean. Erresuma Batuan, "oinarrizko hezkuntza" irakatsi zen "oinarrizko eskoletan" 1944ra arte, doako irakaskuntza proposatu zitzaien 11 urtetik gorako ikasleei: oinarrizko hezkuntzako ikastetxeak eta bigarren hezkuntzako ikastetxeak egon behar zuten; hauek lehen eskola eta bigarren hezkuntza bezala ezagutzen ziren.

Ingelesez gehien erabili diren terminoak hauek izan dira: primary school (batez ere Commonwealtheko herrialdeetan) eta elementary school (batez ere AEB eta Kanadan).

Lehen hezkuntza Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hego Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaraz, hegoaldean, azken hamarkadetan, lehen hezkuntza terminoa nagusitu da (6-12 urtekoentzat). Aurretik, hegoaldean, oinarrizko hezkuntza erabiltzen zen (6-14 urtekoentzat).

Hezkuntzako hainbat eskuduntza EAEko Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernuen esku gertu ziren 1978ko Espainiako Konstituzioa indarrean jarri eta gero.

Lehen Hezkuntza 6-12 urteko ikasleei ematen zaiena da[1][2], baina ikasle batzuek ikasturtea errepikatzen dute eta sei ikasturte egin beharrean zazpi-zortzi ikasturte egiten dute.

Hego Euskal Herrian familiek bizpahiru aukera dauzkate ikasleen oinarrizko hezkuntza bideratzeko. Alde batetik eskola publikoak daude, eta bestetik eskola pribatu edo itunpekoak. Ikasleen erdiak, gutxi gorabehera, publikoan ikasten dute eta beste erdiak itunpeko edo pribatuetan[3]. Itunpeko eskoletan ikasleek diru-laguntza handiak jasotzen dituzte eta familiek eskolako gastu nagusiak Hezkuntza Sailetik ordainduta daudela antzematen dute, eta horri esker aparteko gastu batzuk besterik ez dituzte ordaindu behar.

Itunpeko eskolen artean bi sare dira nagusi. Alde batetik Kristau Eskola delakoa[4], katolikoek sortu eta kudeatzen dutena, eta bestetik ikastolak.

Kristau eskoletan Eliza Katolikoa izaten da erakundearen titularra, gehienetan eraikuntzaren jabea eta enpresaren enplegu-emailea. Bertan ikasten dutenek erlijio katolikoa, erlijio horren baloreak, katolizismoa, irakasgai bezala edo zeharkako konpetentzia bezala ikasi behar dute, beste eskoletan ohikoak diren eduki eta konpetentziekin batera.

Ikastolek, XXI. mendeko ikastolek, batez ere frankismo garaietan dituzte erroak. Frankismo garaietan eskola nazionalak eta eskola katolikoak ziren nagusi, euskara baztertzen zuten eskola ereduak ziren, askotan katolizismoa eta espainiar nazionalismoa bezalako baloreak hedatzen zuten eskolak ziren. Hainbat herri-elkarte edo mugimendu kooperatibistak sortu ziren, frankismoak eskaintzen zuen eredua saihesteko eta oso bestelakoa izateko asmoa zuen beste eskola eredu euskalduna sortzeko. XX. mendeko 80. eta 90. hamarkadetan, ikastola horietako batzuk eskola publiko bilakatu ziren eta beste batzuek kooperatiba izaten segitu zuten.

Kristau Eskolako eta Ikastolen elkarteko ikastetxeak itunpekoak izan ohi dira. Hezkuntza Sailak jarritako baldintza batzuk betez gero, ikasle bakoitzeko diru-laguntza jakin bat jaso ohi dute.

Hego Euskal Herrian, ia eskola guztiak publikoak edo itunpekoak dira, baina badaude salbuespen batzuk. Badaude erabat pribatu diren eskola batzuk. Horietako batzuek atzerriko hezkuntza programa batzuei lotuta daude eta ez dute diru publikorik jasotzen.

Ipar Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziako Errepublikan hezkuntzako eskuduntzak Espainiako Erresuman baino zentralizatuago daude, Estatuaren esku. Irakaskuntza laikoak erabateko nagusitasuna dauka.

Lehen hezkuntzako diseinuaren marko teorikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskola curriculumeko diseinua ez da isolamenduan gertatzen. Diseinuak honako elementuak kontuan hartu behar ditu:

  • Curriculumaren edukiak,
  • Irakasteko metodologiak,
  • kostu ekonomikoak,
  • Hezkuntzako kontu politikoak,
  • Eskola eraikinak, aretoak, ikasgelak erabilpena (komunitatearen esparruan ere bai),
  • Kokapen fisikoak ezarritako mugak,
  • Diseinuaren filosofia...

Herrialde bakoitzak hezkuntza sistema berezia eta lehentasun desberdinak izan ohi ditu. Hezkuntza sistema bakoitzak, ikastetxeak, ikasleak, langileak, biltegiak, baliabide teknikoak, sistema mekanikoak eta elektrikoak, datu biltegiak, laguntza langileak, langile osagarriak eta administrazioa, kudeatzaileak, behar ditu. Ikasgela kopurua, ikasleen ratioak, modu zentralizatuan edo deszentralizatuan antola daitezke.

Eraikinen diseinuaren zehaztapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suitzako lehen hezkuntzako instalazio batzuk
AEBetako ikasgelako liburutegi bat.

Hezkuntza sailak eskaintzen dituen eraikinak honako elementu hauek izan ohi ditu:

Ezinbestean, ikasleak, irakasleak, irakasle ez diren laguntzaileak, administratzaileak eta hezkuntza sistema batzuetan, aukeran, komunitatea (familiak, auzo elkarteak, etab.).

Eskolek osasun eskakizun minimoak izan ohi dituzte, ikasgeletarako neurri minimo batzuk, komunak, dutxak, elektrizitatea eta beste hainbat zerbitzu, testu liburuak, eskola liburutegiak, ikasgelako liburutegiak, ordenagailuak...

Eskola eredugarri batek honako baldintzak bete ohi ditu:

  • neurri egokiko ikasgelak, non 60 m 2 ontzat hartzen bada ere, hobesten da 80 m 2 tik gora,
  • irakaskuntza espezializaturako espazio bereiztuak,
  • langileak prestatzeko gela,
  • langileen ongizate instalazioak,
  • administrazio gune bat, bulego egokiak,
  • erabilera anitzeko ikasgelak,
  • ikasleen komun egokiak eta irakasleenak,
  • helburu orokorreko eskola aretoa,
  • ekipamendu egokia,
  • biltegiratze eremuak,
  • aldizka berriztatzen diren liburutegiak, ikastetxeetakoak, ikasgeletakoak, pasabideetakoak...,
  • ordenagailu gelak, edo ordenagailu bana ikasle bakoitzeko edo horiek kudeatzeko azpiegitura,
  • aholku psikologiko, gaixotasun fisiko eta medikuntza azterketak bideratzeko gelak...

Ikastetxeak jabego publikokoak izan daitezke, jabeko pribatukoak edo jabego publiko eta pribatukoak nahastuta.

Udala, aldundiak, gobernuak izan daitezke jabe publikoak. Jabe pribatuak enpresak, talde politiko edo erlijiosoak izan daitezke. Edo irabazteko asmorik gabeko erakundeak.

Kontuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontu-hartzaileak jabego ereduaren araberakoak izan ohi dira.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. EAEko 236/2015 Dekretua, EAEko Hezkuntza Saila. (2015). Oinarrizko Hezkuntza Curriculuma. EAEko aldizkari ofiziala, 724 or..
  2. Hezkuntza Saila, Nafarroako Gobernua. (2014). NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHEN HEZKUNTZAKO CURRICULUMA. 2014ko 174. NAO, irailaren 5ekoa, 181 or..
  3. Estatistikak, r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f. «Hezkuntza estatistikak - Euskadi.eus» www.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-04-17.
  4. «Kristau Eskola | Kristau ikastetxeen elkartea» Kristau Eskola . Noiz kontsultatua: 2020-04-17.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]