Edukira joan

Fjölsvinnsmal

Wikipedia, Entziklopedia askea

Fjölvinnsmal edo Fjölvinnsren esaerak Svipdagsmal, Svipdagren kantua osatzen duten antzinako eskandinavieraz idatzitako bi olerkietatik bigarrena da. Lehen olerkian, Svipdagrek bere hildako ama den Groa sorginaren laguntza kontatzen du, bere amaorde krudelak ezarritako betebehar bat betetzen laguntzen diona.

Fjölvinnsmalen hasieran, Svipdagr mendi baten tontorrean dagoen gaztelu batera iristen da. Han erraldoi zaindari batekin topo egiten du, Fjölsvinnr deitua, oso modu zakarrean izena galdetu eta joateko esaten diona. Svipdagrek, oso zuhur, bere izena ezkutatzen du.

Honen ondoren galdera eta erantzunen joko bat dator igarkizunekin, honen bidez Svipdagrek Menglöd Fjölsvinnrrek zaindutako gazteluan bizi dela eta Svipdagr izan ezik ezingo dela beste inor sartu jakiten duelarik. Une honetan bere benetako izena esaten du, gazteluko ateak irekitzen dira eta Menglödek bere salbatzailea agurtzen du.

Olerki hau edda olerkirik berrienetakotzat hartua da. Alabaina, bere edukia zatiren batzuetan nahiko kriptikoa da, eta ahapaldi batzuk kaltetuta daude.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]