Svipdagsmál

Wikipedia, Entziklopedia askea
Svipdag bere maitearekin dago. John Bauerren marrazkia.

Svipdagsmál (euskaraz: "Svipdagen kantua"), Edda poetikoaren zati den antzinako eskandinavieraz idatzitako olerki bat da. Bi olerkik osatzen dute: Grogaldr edo Groaren sorginkeriak eta Fjölsvinnsmal edo Fjölsvinnrren esaerak. Bi lanak, elkartuak daude, narratzaile bera baitute, Svipdag. Gainera, dirudienez, amankomuneko jatorri bat dute, oso antzekoak baitira lengoaiaren erabilera, egitura, estilo eta ljóðaháttr metrikari dagokionez.

Grogaldr[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen olerkian, Svipdag gaztearen amaorde krudelak, Menglöð erraldoiarekin ezkontzeko betebeharra ematen dio. Svipdagek, bere ama Groaren itzala deitzen du nekromantziaren bidez, völva bat, bere betebeharra betetzen laguntzeko. Bere amak, bederatzi sorginkeri egiten ditu laguntzeko.

Fjölsvinnsmal[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren olerkian, Svipdag, bidaia gogorretik onik irten ondoren, Fjölsvinnr izeneko erraldoi zaindari batekin topatzen da. Fjösvinnr, Odinen izen ugarietako bat da. Honek, bere izena galdetu eta joateko esaten dio. Svipdagek, azti, bere izena ezkutatzen du. Honen ondoren, galdera eta erantzun sorta bat dator, non Svipdagek, Menglöð gazteluan bizi dela jakiten duen, eta bertan, Svipdag bera izan ezik, ez dela beste inor sartuko. Une honetan, Svipdagek, bere benetako izena esaten du eta gazteluko ateak irekitzen dira.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]