Flash Gordon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Flash Gordon
Flash Gordon Strange Adventures December 1936.jpg
Argitalpena
Sortzailea Alex Raymond
Agertzen da
Interpretatzailea
Lan eratorriak
Datu biografikoak
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Sexua edo generoa gizonezkoa

Flash Gordon, King Features Syndicate komiki argitaletxearen heroi bat da. Alex Raymondek sortu zuen eta lehenbiziko aldiz 1934ko urtarrilaren 7an agertu zen. Aurrez jada bazen Buck Rogers pertsonaian arinki oinarritua dago. Flash Gorodnen komikiak mundu osoko hizkuntza askotara itzuliak izan dira, gainera telebistako marrazki bizidun telesailak eta zineman filmak ere izan ditu.

Flash Gordon berez Lurreko amerikar futbolari ospetsu bat da, Dale Arden neskalaguna eta Hans Zarkov irakaslearekin Mongo planetara bidaiatuko dute, bertan Lurra konkistatu eta Dalekin ezkontzeko asmoz duen Ming Gupidagabea pertsonaia makurrari aurre egin beharko diote.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]