Futbol amerikarra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Futbol amerikar partidua.
Futbol amerikarreko baloia.

Futbol amerikarra Estatu Batuetan eta Kanadan oso hedatua den errugbitik eratorritako taldekako kirola da. Estatu Batuetan gehien ikusten den kirola da eta mundu osoan 390 milioi eta 410 milioi jarraitzaile artean ditu, gehienak AEBn[1]. Kirol honetan ezinbestekoa da indar fisiko handia eta estrategia eraginkorra izatea tantoa egiteko beste taldearen tanto-eremuan (end zone).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Futbol amerikarra, jatorriz, errugbitik eratorritako kirola da. Aldi berean, errugbiak eta futbol amerikarrak Erresuma Batuan XIX. mendean jokatzen zen futbolean dute beren jatorria, non baloia ate barrura jaurtitzen zen edota marra jakin baten gainetik igaro behar zen. XIX. mendeko amaieran Walter Campek jokoa arautu zuen.

Arauak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokoa[2][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi taldeen arteko partidua da eta puntu gehien lortzen duen taldea irabazlea da. Partidua kickoffaren bitartez hasten da. Horren ostean, talde erasotzaileak erasoko jokalariak zelairatzen ditu eta talde defendatzaileak defentsakoak.

Erasoaren helburua end zoneean puntuak lortzea da eta horretarako 5 aukera daude:

- Touchdown: Aurkariaren end zoneean baloia eskuratuz lortzen da eta 6 puntu balio du. Korrika eginez gurutzatuta, pase bat jasota (betiere bi oinak end zonea zapalduta) edo goal lineeko alde bakoitzean dauden zutoinak (pylon) gurutzatuta lortu daiteke.

- Extra point: Touchdowna lortu ostean egiten den jaurtiketa da eta goalpostsen artetik pasatu behar da. Puntu 1 balio du.

- Two-point conversion: Touchdowna lortu ostean egin daitekeen jokaldia da, aukerazkoa da. Defentsako bigarren yardatik hasten da eta touchdowna bezala lortzen da. 2 puntu balio du.

- Field goal: Jaurtiketa bat da eta baloia goalpostsen artetik pasatu behar da extra pointean bezala. 3 puntu balio du.

- Safety: 2 puntu balio du eta hau lortzeko defentsak baloia daukan erasoko jokalaria plakatu behar du erasotzailearen end zonean. Horrez gain, defentsak baloidun erasotzailea kanpotik irtetea edo baloi solte baten eraginez (fumble) baloia albotik irtetzea eragiten badu lortu daiteke, baina end zone barruan egon behar da erasotzailea.

Erasoa hasteko kickoffaren ostean erasoko baloiduna plakatu duten tokitik hasten da orokorrean. Touchbacka gertatzen bada, baloia end zonean jausi edo zelaiko mugetatik irten, 25. yardan hasiko da erasoa. Puntuak eskuratzeko zelaian aurrera egin behar da eta horretarako 10 yarda gutxienez aurrera egiteko 4 aukera daude (down) eta beharrezko yardak ez badira aurrera egiten aurkariak erasotuko du ondoren. 4. aukeran normalean jautiketa bat egiten da (punt) aurkariak erasoa urrunago hasteko, baina pasa beharreko yardatik gertu badaude erasotzaileek jokaldi normal bat egiten dute. Helburu duten yarda gurutzatuz gero, beste 4 aukera izango dituzte hurrengo 10 yardak pasatzeko. Esaterako, 25. yardan badago erasoa baloia bertan jarriko da eta jokaldia hasi ostean defentsak baloiduna 30. yardan plakatzen badu, ondorengo jokaldia 30. yardan hasiko litzateke eta 5 yarda aurrera egin beharko lukete berriz lehen aukera izateko. Kasu hau horrela izendatuko litzakete: 1st down & 10 eta 2nd down & 5.

Zelaiak eta jokalariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zelaiko zenbakiak gertuen dagoen gol-eremura distantzia da yardetan.

Futbol amerikarra 360 oin luze den (120 yarda/109,7 m) eta 160 oin zabal den (53,3 yarda/48,8 m) zelaian jokatzen da. Esan bezala, zelaia guztira 120 yarda luze da, horietan barne bi tanto-eremu daude bakoitza 10 yardakoa; han talde bakoitzak bestearen eremuan tantoa egin behar du.

Talde bakoitzak erasoko, defentsako eta talde espezialeko jokalariak ditu eta 11 futbolari izan behar ditu zelaian. Taldeek nahi duten jokalari aldaketak egin dezakete, baina bakarrik entsegu artean denbora baldin bada. Horrexegatik, taldeari erasotzea dagokionean erasoko 11 jokalari zelairatzen dituzte eta defendatzean berriz, 11 defentsa.

Iraupena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Partidua lau laurdenetan jokatzen da, bakoitza 15 minutukoa (12 minutukoa bigarren hezkuntzako futbol partiduetan), eta bigarren laurdenaren amaieran atsedenaldia egiten da. Horrez gain, jokoa etenda dagoenean jokozainak kronometroa gelditzen du. Laugarren laurdena berdinketarekin amaituz gero, aparteko laurden bat jokatzen da eta bertan berriz berdintzen bada, tantoa egiten duen lehenengo taldeak irabazten du. Beraz, futbol amerikarrean berdinketak ez du balio, eta hura hautsi behar da.

Jokalariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokalarien posizioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erasoan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Offensive line (OL)
  • Quarterback (QB)
  • Running backs (RB)
    • Halfback (HB) edo tailback (TB)
    • Fullback (FB)
  • Wide receivers (WR)
  • Tight ends (TE)

Defentsan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Defensive line
  • Linebackers (LB)
    • Cornerbacks (CB)
    • Safeties (FS edo SS)

Jokalarien zenbakiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Futbolarien zenbakiak tarteka jartzen dira, erregela honi jarraituz:

  • 1–10: Quarterbacks, kickers eta punters
  • 11–20: Quarterbacks, kickers, punters eta wide receivers
  • 21–50: Running backs eta defensive backs
  • 51–60: Centers eta linebackers
  • 61–80: Offensive linemen eta defensive linemen
  • 81–90: Wide receivers eta tight ends
  • 91–100: Defensive linemen eta linebackers

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian XX. mendeko bukaeran hasi ziren futbol amerikarrean jokatzen. Egun apenas dauden taldeak (Biarrizko Atlantes eta Santurtziko Coyotes izan ezik), ezta jokalari profesionalak ere (bakarra NFLen aritutako Richard Tardits biarriztarra izanik).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  1. «Most Popular Sport by Country 2022» worldpopulationreview.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-09).
  2. «NFL Football Operations | NFL Football Operations» operations.nfl.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).