Florence Van de Walle

Wikipedia, Entziklopedia askea
Florence Van de Walle
Bizitza
JaiotzaBerchem (en) Itzuli1838ko urriaren 28a (185 urte)
Herrialdea Belgika
BizilekuaParis
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakday labourer (en) Itzuli, emergency medical technician (en) Itzuli eta Communarda

Florence Van de Walle Parisen lan egiten zuen jornalari belgikarra izan zen. 1871n Parisko Komunan parte hartu zuen, eta Tuileriak jauregiari su ematen lagundu omen zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Florence Van de Walle 1838ko edo 1848ko urriaren 28an jaio zen Berchemen[1][2] , Audenardetik gertu, Belgikan[1]. Frédéric Van de Walle jornalariaren eta haren emazte Marie-Sabine de Venyn-en alaba izan zen.[1]

Gaztetan Belgika utzi zuen eta Angers-en, Maine-Loiren, bizi izan zen 17 urte bete arte.[1] Gero, Parisen bizi izan zen. Hiri horretan, 1868an, Baruteau izeneko gizon batekin bizi zen 17 rue Saint-Jacques kaleko 17. zenbakian, 5. barrutian.[3]

Royale kaleko barrikada. Bertan, Van de Wallek ambulancière gisa jardun zuen.

Florence Van de Wallek parte zuzena hartu zuen Parisko Komunan 1871n. Antoine Brunelek agindutako 107. batailoi federatuari atxikiturik egon zen ambulancière edo anbulantziako erizain gisa.[1][4] Maiatzaren 22an, 8. barrutiko Royale eta Saint-Honoré kaleetako barrikadetan egon zen.[4] Hurrengo egunean, maiatzaren 23an, bi aldiz zauritu zuten.[3]

Maiatzaren 24an, Tuileriei su eman ziela harrokeriaz oihu egin zuen[5]:

«Su eman diet Tuileriei, errege bat etor daiteke orain: errautsetan aurkituko du jauregia! Eta zer esan gaur gauean erreko den guztiaz!».[5]

La Barricade, Lefmanen litografia Bertallen arabera.

Florence Van de Vallek adierazi zuen ateak hautsiz ihes egin zuela Tuilerietatik, eta obus metrailaz zauritu zutela bularraren azpian.[5]

Geroago, Van de Vallek ezeztu egin zuen sutean parte hartu izana.[4] Edith Thomas-en arabera, bai bera eta bai Anne-Marie Menand izan zitezkeen sutean parte hartu zuten bakarretako bi.[6] Lekuko batzuek adierazi zuten fusil bat bandoleran eta sable bat zeramatzala ikusi zutela.[4][5] Ezaguna zen bere izaera politiko grinatsuagatik.[4]

Maiatzaren 27an atxilotu eta Versailleseko Satory auzora[3] eraman zuten. 1872an 4. Gerra Kontseiluaren aurrean aurkeztu behar izan zuen. Kontseiluak pétroleusetzat hartu zuen, errudun deklaratu, eta 1872ko apirilaren 16an bizitza osorako lan behartuetara kondenatu zuen.[3]

1879ko amnistia-legearekin ez zuen izan inongo onurarik bere zigorrean[4], baina Haute-Marneko Auberiveko espetxeko medikuak bere aldeko txostena idatzi zuen, eta 1879ko azaroaren 15ean zigorra hamabost urtera murriztu zioten.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e Sartorius eta Paepe, 1985. 10. or.
  2. Thomas, 1980. 206. or.
  3. a b c d (Frantsesez) Van de Walle, Florence. LE MAITRON. Dictionnaire biographique. Mouvement ouvrier, mouvement social. (Noiz kontsultatua: 2022-10-05)..
  4. a b c d e f g (Frantsesez) Baruteau, Florence [née Wandeval Florence. ] LE MAITRON. Dictionnaire biographique. Mouvement ouvrier, mouvement social. (Noiz kontsultatua: 2022-10-05)..
  5. a b c d Sartorius eta Paepe, 1985. 12. or.
  6. Thomas, 1980. 207. or.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Frantsesez) Van de Walle, Florence. LE MAITRON. Dictionnaire biographique. Mouvemente ouvrier, mouvement social. 2020-09-28 (Noiz kontsultatua: 2022-10-05)..
  • (Frantsesez) Baruteau, Florence [née Wandeval Florence. ] LE MAITRON. Dictionnaire biographique. Mouvemente ouvrier, mouvement social. 2018-10-09 (Noiz kontsultatua: 2022-10-05)..
  • (Frantsesez) Sartorius, François; Paepe, Jean-Luc de. (1985). Van de Walle, Florence (Belges ralliés à la Commune de Paris). Libraire Alain Ferraton, 637-639 or..
  • (Frantsesez) Dittmar, Gérald. (2004). Dictionnaire biographique illustré de la Commune de Paris de 1871. Paris: Dittmar Eds. ISBN 9782951919242..
  • (Frantsesez) Édith, Thomas. (1980). Les Pétroleuses. Gallimard, 204-209 or. ISBN 9782072879739..(Liburu honetan Florence Wandeval esaten zaio).

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]