Florencio Latsaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Florencio Latsaga
Bizitza
JaiotzaOieregi1934ko azaroaren 7a (89 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua

Florencio Latsaga Munarritz (Oieregi, 1934ko azaroaren 7a)[1] nafar enpresagizona da, El Corte Ingléseko administrazio kontseiluko kidea[2] eta Ramón Areces Fundazioko presidentea.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Florencio Latsaga Oieregin jaio zen 1934ko azaroaren 7an. Oronoz-Mugairiko maristetan ikasi ondoren,[3] ekonomiako prestakuntza jaso zuen. 1959ko abuztuan, El Corte Ingléseko kontabilitate sailean hasi zen lanean, Madrilgo Preciados kaleko saltokian. Administrazio-buru izendatu zuten 1963 hasieran, eta El Corte Ingléseko administrazio kontseiluko kide 1969ko abenduan. Harrezkero, talde horretako beste enpresetako administrazio kontseiluetan sartuz joan zen.[1] 2014an, Ramón Areces Fundazioko presidente kargua hartu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Mayor Zaragoza, Federico. Laudatio Florencio Lasaga Munárriz, impartida en la solemne sesión de entrega de medalla de honor. Anales RANM, 2018, 135. zenbakia (01), 101-102 orrialdeak, analesranm.es (Noiz kontsultatua: 2019-11-18).
  2. El Corte Inglés: Consejo de Administración. elcorteingles.es (Noiz kontsultatua: 2019-11-18).
  3. Gutierrez, Natxo. El legado del hermano Segundo. Diario de Navarra egunkaria, 2013-06-15, diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2019-11-18).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Florencio Latsaga