Fontibre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fontibreko herria

Fontibre Kantabriako herri bat da. Campoo-Los Valles-eko eskualdearen erdialdean dago kokatuta, 930 metroko garaieran, pagadi eta erkamezti artean. Hegoaldean La Guarizako mendiak ditu eta Arbejon eta Campana iparrean. Kareharrizko materialek osatzen dute Campoo-ko haraneko erdigune hori, Ebro ibaiaren urak isurtzen dituen iturria sortuz.

Toponimoa latinetik dator Fontes Iberis (Ebroko Iturriak) hitzetik, hain zuzen.

Herria ezaguna da Ebro ibaia hemengo iturri batetik sortzen zela uste zelako. Gaur egun Hijar ibaiaren iturburuan kokatzen da, ordea. Hala ere, Fontibreko historia beti egongo da Ebroren sorburuarekin oso lotuta. Hori dela eta, iturburuaren ondoan aisialdiko gune bat dago asko bisitatzen dena. Bertan, Jesus Oterok Ebroren esanahiaz eginiko eskultura ikusi daiteke. Fontibre osoa paisaia-balio handiko tokia da. Zazpi hektareako hedadura du eta makalez haritzez eta pagoz beteta dago. Bertan ikusgarriak dira XII mendeko San Felix eliza, XVIIIko erretaulo bat daukana.

2008an, herriak 82 biztanle zituen, gehienak nekazaritzan. Festa nagusia San Fernando da, maiatzaren 30ean ospatzen dena.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]