ForoCoches

Wikipedia, Entziklopedia askea
ForoCoches
ForoCoches.png
Roto2.svg
Roto2, ForoCochesko ikurretako bat
URL helbidea http://www.forocoches.com/
Webgune mota Foroa
Erabiltzailea erregistratzeaGonbidapen bidezkoa
Hizkuntza(k)gaztelania
Jabea Alejandro Marín Nicolás
Argitalpen data2003ko martxoaren 15ean
EgoeraJardunean

ForoCoches gaztelaniazko Interneteko foro bat da. 2003ko martxoaren 15ean sortu zen autoen inguruan eztabaidatzeko. Gaur egun, ordea, edozein gairi buruz eztabaida daiteke. Alexa Internet enpresak egindako rankingaren arabera, ForoCoches Espainian 100 webgune bisitatuenetako bat da.

Izen-ematea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009ko irailaz geroztik, troll erabiltzaile-kontuak zirela eta, foroan izena emateko gonbidapena edukitzea beharrezkoa da.

Eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ForoCoches iritzi publikoari eragiteko ahalmen handia duen Interneteko eztabaidagunea da. Interneteko erabiltzaile espainieradun eta portugesdun artean ezaguna da bertan hasi diren meme, txantxak eta polemikengatik.

2009an FHM aldizkariak Espainiako kazetaririk sexyena, ganorazkoena eta morbosoena izendatzeko Interneteko bozketa ireki zuen. Orduantxe, ForoCochesko hainbat erabiltzailek bozketan esku hartu eta Curri Valenzuelaren aldeko boza emateari ekin zioten, sailkapeneko lehen postura igoaraziz. Boz iruzurrari Currigate izena eman zitzaion.[1]

2010eko Eurovision Abesti Lehiaketarako Espainiako ordezkaria hautatzeko lehiaketan ForoCochestik Chimo Bayoren alde egin zen. Alabaina Chimo lehiaketatik kanporatua izan zenean, hauek John Cobra rapeatzaile polemikoaren alde egin zuten eta finalera sailkatzea lortu zuten 269.919 aldeko bozekin. Finalean antzeztu eta gero, ikusleek Cobrari txistu egin zieten eta honek irainka eta keinu lizunak eginez aurre eginez erantzun zien. Cobra agertokitik kanporatu aurretik, bere boto-emaileei agurra egin zien Gora ForoCoches! Gora Roto2! (gaztelaniaz: ¡Viva ForoCoches! ¡Viva Roto2! oihukatuz. Espainiako hedabideek ordura arte inoiz Espainiatik Interneten egin zen trollkeriarik handienentzat hartu zuten.[2] ForoCochesko erabiltzaileen esanetan: "telebista saio patetiko bat trolleatu dugu, iruzurrez betea eta musika kalitate eskasekoa, guztion diruarekin ordaindua".[3]

2016an Britainiar Errege Itsas Gudarosteak Name our ship (eman izena gure itsasontziari) parte hartzeko ekimena atera zuen. ForoCochestik, Britainiar Errege Itsas Gudarosteari ziria sartzeko asmoz, 1741ean Ingalaterra apaldu zuen euskal jatorriko Blas Lezo Espainiako Armadaren almirantea zen izenaren aldeko kanpaina abiarazi zuten. Nahiz eta Blas Lezo boto gehien zituen hautuetako bat izan, Britainiar Armadako kanpainaren arduradunek hautua zerrendatik kendu zuten iraingarria zela argudiatuz.[4]

2017ko martxoaren 22an Forocochesko erabiltzaileak ia batera hasi ziren bozkatzen El Tekila artista-izeneko lehiakideak Got Talent España telebista-lehiaketaren 2. edizioa irabaz zezan. Bai eta hura garaile ateratzea lortu zuten ere epaimahaikideen harridura eta haserrerako.[5][6] Ondorioz, El Tekilak auto bat eta 25.000 €-ko saria irabazi zuen.[7]

2018ko maiatzean sekulako iskanbila antolatu zen Espainiako Interneteko bi forotako (ForoCoches eta Burbuja.info) zenbait erabiltzailek Iruñeko taldeko sexu abusuen auziko biktimaren datuak (argazkiak, NANa, etab.) argitaratu zituztenean.[8] Horrek Forocochesko 200dik gorako erabiltzaileren kanporatzea ekarri zuen.

Moderazio sistema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ForoCochesek moderazio-sistema automatikoa du zeinean erabiltzaileek eurek jarrera eztabaidagarriak salatzen dituzten. Salaketa horien bidez salatua forotik egozteaz gain, berriro parte hartzea debeka dakioke.[9]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Europa Press. (2009ko abuztuaren 13a). Curri Valenzuela, la periodista más sexy y morbosa. (Noiz kontsultatua: 2018ko ekainaren 12a).
  2. (Gaztelaniaz) Fernández, Eduardo. (2010eko otsailaren 22a). «John Cobra la lía en Eurovisión» El Mundo (Noiz kontsultatua: 2018ko ekainaren 12a).
  3. (Gaztelaniaz) «Forocoches habla sobre Cobra en Eurovisión: "Es la mayor trolleada hecha en España"» El Economista 2010eko otsailaren 25a (Noiz kontsultatua: 2018ko ekainaren 12a).
  4. (Gaztelaniaz) «Reino Unido veta llamar 'Rocinante' a su barco y Forocoches apuesta por el nombre de una niña con cáncer» El Mundo 2016ko apirilaren 4a (Noiz kontsultatua: 2018ko ekainaren 12a).
  5. (Gaztelaniaz) Fitero, Raimundo. (2017ko martxoaren 23a). «El Tekila» Gara (Noiz kontsultatua: 2018ko ekainaren 12a).
  6. (Gaztelaniaz) «Forocoches revienta la final de ‘Got Talent’» La Vanguardia 2017ko martxoaren 22a (Noiz kontsultatua: 2018ko ekainaren 12a).
  7. (Gaztelaniaz) Mucientes, Esther. (2017ko martxoaren 22a). «¿Ganó 'El Tekila' Got Talent gracias al 'troleo' de Forocoches?» El Mundo (Noiz kontsultatua: 2018ko ekainaren 12a).
  8. Txintxurreta, Maddi. (2018ko maiatzaren 7a). «Sanferminetan bost gizonek bortxatu zuten emakumearen datuak agerian geratu dira Nafarroako Auzitegiaren akats baten ondorioz» Argia (Noiz kontsultatua: 2018ko ekainaren 12a).
  9. (Gaztelaniaz) ForoCoches. (2003ko martxoa). INFO: Sobre reports y bans. (Noiz kontsultatua: 2018ko ekainaren 12a).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]