William Henry gotorlekua

Koordenatuak: 43°25′13″N 73°42′40″W / 43.420277777778°N 73.711111111111°W / 43.420277777778; -73.711111111111
Wikipedia, Entziklopedia askea
Fort William Henry» orritik birbideratua)
William Henry gotorlekua
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua New York
Koordenatuak43°25′13″N 73°42′40″W / 43.420277777778°N 73.711111111111°W / 43.420277777778; -73.711111111111
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1755
KudeatzaileaBritainia Handiko Erresuma
Webgune ofiziala

William Henry gotorlekua (ingelesez: Fort William Henry) AEBetan dagoen britainiarren gotorlekua izan zen. George Lakuaren uhertzean kokatzen da (New York), eta Frantsesen eta Indiarren Gerraren baitan (Zazpi Urteko Gerra) eraiki zen, frantziarren Carilon edo Tikonderoga Gotorlekuaren erasoak gelditzeko. Besbeslekua New Yorkeko hiritik hasi eta Quebecera iristen zen lehorreko ubide garrantzitsu batean zehar ezarritako fuerte kate batetako katebegia zen.

Fort William Henry Britainiar armadako ofizial batek zuzentzen zuen, George Munro koronelak. Gaur egun han egon zen gotorlekuaren erreplika bat eraikia dago, eta atrakzio turistiko ospetsua da. Frantsesek eraso zuten 1757ko Abuztuan, eta gogor bonbardatu ere bai. Errenditzera behartu zuten frantsesek garnizioa, laguntza emateko hegoaldetik bidalitako tropa anglo-amerikarrak ezin baitzuten frantsesek ezarritako hesia gainditu. Frantsesei baldintza onetan errenditu ondoren, euren aliatu indiarrak tropa ingeles eta kolonialak eraso zituzten, zutabetan antolatuta gotorlekua uzten ari zirenean. Indiarrek, sari gisa esklaboak, buru-azal eta aberastasunak nahi zituzten harrapakin modura emandako laguntzagatik eta ez zitzaizkien errendizioko baldintzak gustatu. Asko erail zituzten eta lapurreta egin zieten gorputzei. Erasoa gogorra izanagatik, propaganda arrazoiak tarteko hildako kopurua puztu egin zen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]