Tximeleta-begizta
Itxura
Tximeleta-begizta (Ipar Euskal Herrian ttattarra) gizonezkoentzako jazkera osagai formal bat da, normalki fraka edota esmokinarekin jantzita eraman ohi da. Lepoaren inguruan simetrikoki lotutako oihal zinta edo xingola bat da.
Jatorriz, gorbata XVIII. mendean Prusiar gerretan parte hartu zuten kroaziar mertzenarien jazkera osagai gisa sortua izan zen, kroaziarrek hotzetik babesteko lepoko gisa lepoaren inguruan lotzen zuten. Laister, garai hartan moda kontuetan nagusi zen Frantziako goi eliteko kideek osagai hau bere egin zuten, eta XVIII. eta XIX. mendean zehar hedatuz joan zen.
Gorbata tximeleta-begizta ala tximeleta-begizta gorbata noiz bilakatu zen ezezaguna da.