François Just Marie Raynouard
Itxura
François Just Marie Raynouard (Brignoles, 1761eko irailaren 18a - Passy, 1836ko urriaren 27a) frantses dramagilea eta politikaria izan zen.
Legebiltzarreko diputatu izan zen, girondinoen aldetik (1791), Thermidorreko 9ko hilketatik ihes egin ahal izan zuen (1793), eta Robespierre hil ondoren (1794) jendaurrera itzuli zen. Ondoren tragediak idatzi zituen, Caton d´Utique (1794), Les Templiers (1805), baina Napoleonen haserrea piztu zuen Les États de Blois, ou la mort du duc de Guise antzerki-lanarekin (1810, Bloiseko estatuak edo Guiseko dukearen heriotza). Erudizio-lanak egin zituen ondoren: Choix des poésies originales des troubadours (1816-1821, Trobadoreen poema hautatuak) eta Lexique roman hiztegia, hil ondoren argitaratua (1939-1944).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.