François Morellet

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
François Morellet

François Morellet (Cholet, 1926ko apirilaren 30a - Cholet, 2016ko maiatzaren 10a)[1] frantses margolaria izan zen. Denboraldi batez marrazki figuratiboaren inguruan aritu ondoren, 1950eko hamarraldian abstrakziorantz jo zuen; pintura oso landua osatu zuen garai horretan. 1952tik aurrera, hizkuntza geometrikoa landu zuen, lerroez, laukiez eta hirukiez osatua. 1961-1968 urteetan, zinetismoaren protagonistetako bat izan zen, eta, Le Parc eta beste batzuekin batera, Grupe de recherche de l'art visuel taldea sortu zuen. 1963tik aurrera, neonezko hodiak erabiltzen hasi zen, eta 1970eko hamarraldian arkitektura eta pintura lotzeko lanak egin zituen. Estatu Batuetako Hard Edge minimalismoaren eta arte kontzeptualaren parekoa da Morelleten lana.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: François Morellet Aldatu lotura Wikidatan
  1. François Morellet, French Abstract Artist, Dies at 90