Edukira joan

Francisca Vives

Wikipedia, Entziklopedia askea
Francisca Vives
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFrancisca Vives Casas
JaiotzaCádiz1956ko irailaren 16a (68 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria, irakaslea eta idazlea

Francisca Vives Casas (Cadiz, 1956ko irailaren 16a) Gasteiz eta Arabako ondare historiko artistikoan eta Emakumeen Historian espezializatutako historialari andaluziarra da.

Filosofia eta Letretan lizentziaduna da, Historia sailean, Nafarroako Unibertsitatean (1979). Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan Arkitektura eta Hiri Ondarea Kontserbatzeko eta Zaharberritzeko espezialista (1996). Artearen Historian doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) (1998).[1]

2004az geroztik, EHUko Arte Ederretako Fakultateko irakasle izan da Arte Ederretako lizentziaturako irakasgaietan, eta, berriki, Arte, Sorkuntza eta Diseinu graduetan eta Kultura Ondasunen Kontserbazio eta Zaharberritze graduetan irakasle jardun du. 2015. urtetik Arabako Esperientzia Geletako irakaslea da.[2] EHUko Arte Garaikidearen Kontserbazio eta Erakusketako Masterrean (CYXAC) irakaslea da.[3]

Bere ikerketa ildoak honakoetan oinarritzen dira; Gasteizko eta Arabako ondare historiko artistikoan, emakumeen Historian, bai alderdi historikoan bai artistikoan, XVIII, XIX. eta XX.mendearen lehen erdira arte.

Gasteizko Santa Cruz komentuko ondarearen arduraduna da 2014tik. Bere ikerketa lanari Gasteizko historiaren zabalkundea gehitu dio, prentsa idatzian, irratian eta telebistan egindako lankidetzaren bidez.

Liburuak argitaratu ditu, baita artikuluak aldizkari zientifikoetan eta kolaborazioak lan kolektiboetan, aipagarriak:

  • El Palacio de Montehermoso: historia de un edificio / Montehermoso Jauregia: eraikin baten historia, 2008.[4]
  • La vida cotidiana de las mujeres en la Vitoria de los siglos XVIII y XIX, con Paloma Manzanos Arreal, 2005.[5]
  • Patrimonio histórico artístico en el término municipal de Vitoria-Gasteiz, con Susana Aréchaga Alegría, 2005.[6]
  • Torres y fortificaciones en Álava, con Susana Aréchaga Alegría, 2004.[7]
  • Las mujeres en Vitoria-Gasteiz a lo largo de los siglos: recorridos y biografías, con Paloma Manzanos Arreal, 2001.[8]
  • La Academia de Bellas Artes de Vitoria (1818-1889). (Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz, 2000).[9]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Grado en Arte - Profesorado» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2020-03-22).
  2. (Gaztelaniaz) «Grado en Creación y Diseño - Profesorado» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2020-03-22).
  3. (Gaztelaniaz) «Profesorado - Máster en Conservación y Exhibición de Arte Contemporáneo (CYXAC) - UPV/EHU» master (Noiz kontsultatua: 2020-03-22).
  4. Centro Cultural Montehermoso. (2008). El Palacio de Montehermoso Jauregia historia de un edificio = eraikin baten historia.. Centro Cultural Montehermoso Kulturunea ISBN 978-84-96845-21-3. PMC 733745618. (Noiz kontsultatua: 2020-03-22).
  5. (Gaztelaniaz) Manzanos Arreal, Paloma; Vives Casas, Francisca. (2005). La vida cotidiana de las mujeres en la Vitoria de los siglos XVIII y XIX. Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz ISBN 978-84-95577-85-6. PMC 433232688. (Noiz kontsultatua: 2020-03-22).
  6. (Gaztelaniaz) Arechaga, Susana; Vives Casas, Francisca. (2005). Patrimonio histórico artístico en el término municipal de Vitoria-Gasteiz. Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz ISBN 978-84-95577-67-2. PMC 432971188. (Noiz kontsultatua: 2020-03-22).
  7. (Gaztelaniaz) Arechaga, Susana; Vives Casas, Francisca. (2004). Torres y fortificaciones en Álava. Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz = Vitoria-Gasteizko Udala ISBN 978-84-95577-60-3. PMC 433630091. (Noiz kontsultatua: 2020-03-22).
  8. (Gaztelaniaz) Manzanos, Paloma; Vives Casas, Francisca. (2001). Las mujeres en Vitoria-Gasteiz a lo largo de los siglos: recorridos y biografías. Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz ISBN 978-84-95577-20-7. PMC 50037085. (Noiz kontsultatua: 2020-03-22).
  9. (Gaztelaniaz) Vives Casas, Francisca. (2000). La Academia de Bellas Artes de Vitoria (1818-1889). Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz ISBN 978-84-930954-4-4. PMC 433282907. (Noiz kontsultatua: 2020-03-22).