Francisco Mazarredo
Itxura
Francisco Mazarredo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1772ko apirilaren 5a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Madril, 1845 (72/73 urte) |
Familia | |
Aita | José Domingo de Mazarredo Salazar |
Seme-alabak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Konbentzioaren Gerra Iberiar Penintsulako Gerra |
Francisco Mazarredo y Gómez de la Torre bizkaitar militarra (Bilbo, 1772ko apirilaren 5a[1] - Madril, 1845). Frantziako Errepublikaren aurkako guduan parte hartu zuen 1793. urtean, Bizkaiko gudarostearen konpainia bateko buru zela. 1808. urtean, Napoleonek Espainia inbaditu zuenean, Madril defendatzen jardun zuen. 1810. urtean, brigadier egin zuten. 1822. urtean, Bizkaiko gudarosteko buruzagia zen. 1843. urtean, mariskal izendatu zuten, baina Madrilen hil zen bi urte geroago.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Gaztelaniaz) MAZARREDO GOMEZ TORRE, FRANCISCO[Betiko hautsitako esteka]