Francisco de Toledo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Francisco de Toledo


Peruko erregeorde

Bizitza
JaiotzaOropesa1515eko uztailaren 10a
Herrialdea Espainia
HeriotzaEscalona1582ko apirilaren 21a (66 urte)
Hobiratze lekuaToledoko probintzia
LeinuaHouse of Álvarez de Toledo (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Francisco Álvarez de Toledo (Oropesa, 1515eko uztailaren 15a - Escalona, 1582ko apirilaren 21a), El Solón Virreinal bezala ere ezaguna, Gaztelako Koroako aristokrata eta militar bat izan zen, Peruko bosgarren erregeordea izan zena. Kargu hori 1569ko azaroaren 30etik 1581eko maiatzaren 1era bete zuen, guztira hamaika urte eta bost hilabete. Historialari gehienentzat Peruko erregeordeen artean garrantzitsuena izan bazen ere, eta erregeordetza handiaren "antolatzaile gorena" bezala goraipatua izan bada ere, lege-egitura egoki bat emateagatik, indiar erakunde garrantzitsuak sendotuz, zeintzuen inguruan egin baitzen herrialdearen administrazioa berrehun urtez, beste batzuentzat indigenen tirano handia izan zen, modu esajeratuan ustiatu zituelako, Inka Inperioko meatze mita kontserbatzean, baina bere jatorrizko zentzua aldrebestuz, eta Vilcabambako azken inkaren exekuzioa agintzeagatik, Tupac Amaru I.a.