Frank Le Maistre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Frank Le Maistre
Bizitza
Jaiotza 1910eko maiatzaren 19a
Herrialdea  Jersey
Heriotza 2002ko abuztuaren 13a (92 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak Jèrriais Itzuli
Normandiera
Jarduerak
Jarduerak hiztegigilea

Frank Le Maistre (Fraînque Le Maistre normandieraz; Saint-Ouen, Jersey, 1910eko maiatzaren 19a - 2002ko abuztuaren 13a) idazle eta hizkuntzalari normandiarra zen.

Saint-Ouendar jatorriko familia zuen, Fraînquek bere ama hizkuntzan idatzi eta hitz egin zuen bere bizitza osoan zehar. Assembliée d'Jèrriais-en Bulletîn d'Quart d'An-eko erredaktorea izan zen 1952tik 1973ra.

Eskola utzi ondoren, idazle-bulego batean lan egin zuen, eta geroago Jerseyko Nekazaritza Departamenduan. Lanpostu horrek Jerseytik zehar bidaiatzeko eta bertako herritarrak elkarrizketatzeko aukera eman zion lau hamarkada baino gehiagotan zehar. Jerseyera dialektoko hitzak eta esamoldeak jaso ahal izan zituen obra literarioak eta historikoak idazteko.

1930eko hamarkadan zehar eta ondoren nazien okupazioan zehar, Marie la Pie goitizenarekin artikuluak idatzi zituen Chroniques de Jersey-en.

Hizkuntzalaritzan zuen ezaguerei esker Dictionnaire Jersiais-Français jerseyera-frantsesa hiztegia sortu ahal izan zuen. Gainera, Bulletîn d’Quart d’An-en olerkiak eta prosak idatzi zituen. Beste agerkaritan ere idatzi zuen. 1967an Cotentingo sari literarioa jaso zuen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Dictionnaire jersiais-français ; le parler Normand à Jersey, Albert Lucien Carré, Gorey, Don Balleine Trust-ekin, 1966
  • English-Jersey language vocabulary, avec Albert Lucien Carré eta Philip M. De Veulle, Gorey, Don Balleine Trust-ekin, 1972
  • Jersey place names : a corpus of Jersey toponymy, Charles Stevens, Jean Arthur, Joan Stevens, eta al., Saint-Hélier, Société jersiaise-ekin, 1986 ISBN 978-0-901897-17-6
  • Who's who in the Channel Islands, Jersey, Channel Islands Pub. Co. Ltd., 1967