Abuztuaren 13
Abuztuaren 13a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hogeita bostgarren eguna da, 226.a bisurteetan. 140 egun falta dira urtea amaitzeko.
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1917 - Greba orokor iraultzailean posta-trena errailetatik irten zuten eta 5 hildako izan ziren.
- 1967 - Ereta herritik gertu lurrikara gertatu zen. Ondorioak: hildako bat, ehundaka zauritu, 62 udalerri ukitu eta 2.283 eraikin hondaturik.
- 1979 - ETAk Manuel Ferreira Simoes udal polizia erail zuen Portugaleten.
- 2006 - Ezker abertzaleak manifestazioa antolatu zuen Donostian, epaitegiek manifestazioa legezkoa zela esan eta gero.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 657 - Vitaliano Aita Santu aukeratu zuten.
- 1860 - Nikolas Petrović-Njegoš Montenegroko printzea bihurtzen da Nikolas I.a Montenegrokoaren izenaren menpe
- 1888 - UGT sindikatua sortu zen Bartzelonan, eta bere lehen kongresua egin zen.
- 1905 - Norvegiak eta Suediak elkarrengandik banantzea erabaki zuten.
- 1920 - Polonia eta Sobiet Batasunaren arteko gerra: Varsoviako Bataila hasi zen, Abuztuaren 25era arte iraun zuena. Armada gorria menderatua izan zen.
- 1924 - Altxamendu militarra hasi zen Marokoko espainiarren eta frantziarren menpeko zonaldeetan.
- 1937 - Shanghaiko Bataila hasi zen.
- 1940 - Bigarren Mundu Gerra: Alemaniak britainiarren aurkako airetiko erasoa hasi zuen.
- 1942 - Bigarren Mundu Gerra: tropa alemanek porrot handia jasan zuten El-Alamein-en.
- 1960 - Afrika Erdiko Errepublika Frantziatik independizatu zen.
- 1961 - Berlingo harresia eraikitzen hasi ziren.
- 1975 - Ezkerren Nazioarteko Erakundea sortu zen Topeca-n (Kansas, AEB).
- 1978 - Erakunde palestinarrak zeuden eraikin bateko atentatuan 175 lagunetik gora hil ziren.
- 1987 - Ronald Reagan-ek Irangate eskandaluaren erantzukizuna bere gain hartu zuen.
- 2006 - Mediterraneo itsasoaren ez-ohiko tenperatura igoerak, marmoka izurria eragin zuen Katalunia, Valentzia eta Murtziako hondartza askoren ixtea eraginez.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1967 - Bonnie and Clyde ("Bonnie eta Clyde") filma estreinatu zen, Arthur Pennek zuzendue eta Warren Beatty, Faye Dunaway, Michael J. Pollard, Gene Hackman eta Estelle Parsons aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1997 - The Full Monty filma estreinatu zen, Peter Cattaneok zuzendu eta Robert Carlyle, Mark Addy, William Snape, Steve Huison, Tom Wilkinson, Paul Barber eta Hugo Speer aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2009 - District 9 ("9 Barrutia") filma estreinatu zen, Neill Blomkampek zuzendu eta Sharlto Copley, Jason Cope eta Robert Hobbs aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1993 - Donostian Anoetako estadioa inauguratu zen, Errealaren futbol zelaia.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2004 - XXVIII. Joko Olinpikoak hasi ziren Atenasen (Grezia).
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1679 - José Antonio Lacayo de Briones, nafar militarra, Nikaraguako gobernadore eta komandante orokorra.
- 1821 - Lorenzo Arrieta Maskarua, bizkaitar politiko eta diputatu tradizionalista bizkaitarra (h. 1891).
- 1840 - Aristides Artiñano, euskal herritar historialaria eta kazetaria (h. 1911).
- 1883 - Rosa Oteiza, nafar emagina eta Nafarroako Foruen monumentuko irudiaren modeloa (h. 1970).
- 1898 - Jean Borotra, euskal tenislaria, "Les Quatre Mousquetaires" taldeko kidea (h. 1994).
- 1912 - Francisco Escudero, euskal musikagilea (h. 2002).
- 1914 - Luis Mariano, euskal tenorra (h. 1970).
- 1920 -
- Fernando Otazu, gipuzkoar abokatu eta politikaria (h. 1992).
- Iñigo Otazu, arabar abokatu eta politikaria (h. 1986).
- 1925 - Agustín Cotorruelo, bizkaitar katedraduna eta politikaria (h. 1989).
- 1926 - Joxe Arriaran, Arriaran II.a, euskal herritar pilotaria (h. 2015).
- 1928 - Benito Ansola, bizkaitar apaiza eta zinemazalea.
- 1933 -
- Bitxore Laka, bizkaitar misiolari eta artista (h. 2014).
- Ana Mari Marin, nafar margolaria eta emakume aitzindaria, Baztango erreferente soziala eta kulturala (h. 2020).
- 1946 - Andoni Sarriegi, gipuzkoar idazlea, euskalaria, euskararen sustatzailea eta itzultzailea.
- 1958 - Alfonso Mondelo, estatubatuar futbol-entrenatzailea, Barakaldon.
- 1970 - Carlos García García, bizkaitar futbolari ohia.
- 1978 - Dionisio Galparsoro, gipuzkoar txirrindularia.
- 1980 - Egoitz Jaio, bizkaitar futbolaria.
- 1988 - Guillaume Rouet, lapurtar errugbilaria.
- 1991 - Nekane Díez, bizkaitar futbolaria.
- 1992 - Ander Barinaga-Rementeria, gipuzkoar aktorea eta ekoizlea.
- 1993 - Aitor Ortega, bizkaitar futbolaria.
- 1998 - Izaskun Etxaniz, bizkaitar arraunlaria.
- 2003 - Ibai Sanz, bizkaitar futbolaria.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1311 - Alfontso XI.a Gaztelakoa, Gaztela eta Leongo erregea (h. 1350).
- 1752 - Maria Karolina Austriakoa, Napoliko Erresumako erregina ezkontidea (h. 1814).
- 1756 - James Gillray, ingeles karikaturagilea (h. 1815).
- 1762 - Theroigne de Mericourt, Frantziako Iraultzan zeregin garrantzitsua izan zuen valoniar jatorriko politikari eta feminista (h. 1817).
- 1792 - Adelaida Saxonia-Meiningenekoa, Erresuma Batuko erregina ezkontidea (h. 1849).
- 1814 - Anders Jonas Ångström, suediar fisikari eta astronomoa (h. 1874).
- 1818 - Lucy Stone, estatubatuar hizlari eta aktibista, unibertsitatean diploma bat lortzeko Massachusettsko lehen emakumea (h. 1895).
- 1819 - George Gabriel Stokes, irlandar matematikaria eta fisikaria (h. 1903).
- 1826 - Nedelia Petkova, bulgariar emakume hezitzailea, emakumeentzako hezkuntzan aitzindaria Bulgarian (h. 1894).
- 1852 - Christian Krohg, norvegiar margolari, ilustratzaile, idazle eta kazetaria (h. 1925).
- 1853 - Antonio Salandra, Italiako Lehen Ministroa (h. 1931).
- 1863 - William Isaac Thomas, estatubatuar soziologoa (h. 1947).
- 1866 - Giovanni Agnelli, Fiat etxearen sortzailea eta Italiako politikaria (h. 1945).
- 1871 - Karl Liebknecht, alemaniar sozialista, Alemaniako Alderdi Komunistaren sortzaileetako bat (h. 1919).
- 1872 - Richard Willstätter, alemaniar kimikaria, 1915eko Kimikako Nobel Saria (h. 1942).
- 1873 - Khristian Rakovski, bulgariar iraultzailea (h. 1941).
- 1876 - Michael O'Flanagan, irlandar apaiz eta irakaslea, Sinn Féineko buruzagietako bat (h. 1942).
- 1879 - John Ireland, ingeles musikagilea (h. 1962).
- 1883 - Edwin Sutherland, estatubatuar soziologoa, kriminologoa eta jokaera kriminalaren teorikoa (h. 1950).
- 1899 - Alfred Hitchcock, ingeles zinema zuzendari eta ekoizlea, thriller eta beldurrezko generoetan maisulan ospetsuen egilea (h.1980).
- 1901 - Maria del Carme Nicolau Massó, kataluniar idazle, kazetari eta itzultzailea (h. 1990).
- 1902 - Felix Wankel, alemaniar ingeniari mekaniko eta asmatzailea, Wankel motorraren sortzailea (h. 1988).
- 1905 -
- Fra' Angelo de Mojana di Cologna, Maltako Ordenako Printze eta Maisu Nagusia (h. 1988).
- Bruno Giorgi, brasildar eskultorea (h. 1993).
- 1910 - Said bin Taimur, Maskat eta Omango sultana (h. 1972).
- 1912 -
- Ben Hogan, estatubatuar golf-jokalaria, golfaren historiako jokalari onenetakoa (h. 1997).
- Salvador Luria, italiar biokimikaria, 1969ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1991).
- 1913 - Makarios III.a, lehendabiziko Zipreko presidentea (h. 1977).
- 1918 -
- Mildred Dolson, kanadar atleta, 4x100 metroko proban aditua (h. 2004).
- Georges Laplace, frantziar arkeologoa, Goi Paleolitoan aditua (h. 2004).
- Frederick Sanger, ingeles biokimikaria, 1980ko Kimikako Nobel Saria (h. 2013).
- 1925 - José Sazatornil, Saza, kataluniar zinema eta antzerki aktorea (h. 2015).
- 1926 -
- Fidel Castro, Kubako iraultzako buruzagia eta Kubako agintari gorena (h. 2016).
- Manuel Rodríguez, galiziar txirrindularia (h. 1997).
- 1934 -
- Gyoji Matsumoto, japoniar futbolaria (h. 2019).
- Lesley Sibner, estatubatuar matematikaria (h. 2013).
- 1939 - Djamila Amrane-Minne, frantziar idazle, poetisa, ekintzailea eta unibertsitateko irakaslea (h. 2017).
- 1942 - Hissène Habré, Txadeko presidentea, Human Rights Watchen arabera "Afrikako Pinochet" (h. 2021).
- 1943 - Ertha Pascal-Trouillot, Haitiko presidentea.
- 1946 - Janet Yellen, estatubatuar ekonomialaria, Erreserba Federalaren zuzendari ohia, kargu honetan lehen emakumea.
- 1947 - Eduardo Strauch, 1972ko Uruguaiko Aireko Armadaren 571 hegaldiaren istripu eta odiseatik bizirik ateratako bat.
- 1948 - Kathleen Battle, estatubatuar opera-abeslari sopranoa.
- 1949 - Philippe Petit, frantziar funanbulista.
- 1951 - Lluis Miquel Santillana, kataluniar saskibaloi jokalaria, inoizko jokalari kataluniarrik hoberenetarikoa.
- 1953 - Kristalina Georgieva, bulgariar ekonomialaria, Nazioarteko Diru Funtseko Zuzendari Orokorra.
- 1955 - Paul Greengrass, ingeles zinema zuzendaria, ekoizlea eta gidoilaria.
- 1960 - Joe Simpson, britainiar mendigoizale eta motibazio-hizlaria.
- 1961 - Borjana Krišto, Bosnia-Herzegovinako lehenendabiziko emakumezko presidentea.
- 1962 -
- Gracia Querejeta, espainiar zinema-zuzendaria.
- Manuel Valls, Frantziako lehen ministroa.
- 1965 - Jorge Perugorría, kubatar aktorea.
- 1967 -
- Jeanine Áñez, Boliviako presidentea.
- Jin Xing, txinatar ballet-dantzari, dantzari moderno, koreografo eta aktorea, sexua berresleitzeko ebakuntza egiteko Txinako Gobernuaren baimena lortu zuen lehenengo txinatar emakume transgeneroa.
- 1970 -
- Casiano Delvalle, paraguaitar futbolari ohia.
- Alan Shearer, britainiar futbolari ohia.
- 1971 - Kazuyuki Kyoya, japoniar futbolari ohia.
- 1973 - Mara Yamauchi, britainiar atleta, ibilbide luzeko eta errepideko lasterketan aditua.
- 1979 - Kateryna Buzhynska, ukrainar abeslaria.
- 1980 - Álex González, espainiar aktorea.
- 1981 - Dady, caboverdetar-portugaldar futbolari ohia.
- 1985 - Elçin Sangu, turkiar aktorea eta modeloa.
- 1986 - Mami Yamaguchi, japoniar futbolari ohia.
- 1988 - MØ, danimarkar abeslari eta musikagilea.
- 1993 - Kumi Yokoyama, japoniar futbolaria.
- 1995 - Nicole Rajičová, eslovakiar izotz-gaineko patinatzaile artistikoa.
- 2002 - Emma Martin Queralt, kataluniar futbolaria.
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1805 - Joaquín José Landazuri, arabar historialaria, Arabako historian aditua (j. 1730).
- 1832 - Juan Diaz de Espada, arabar elizgizona eta ongilea, Habanan (j. 1756).
- 1837 - Joaquín María Barroeta, gipuzkoar politikaria (j. 1763).
- 1898 - Adrien Barthe, lapurtar musikagilea, Asnières-sur-Seinen (j. 1828).
- 1910 - Édouard Ducéré, euskal erlojugile, liburuzain eta artxibozaina (j. 1849).
- 1914 - Cristina Brunetti, Donostian bizi izandako italiar jatorriko espainiar aristokrata, Donostian (j. 1831).
- 1936 - Pablo Yanguas, nafar politikaria, Alfaron eraila (j. 1886).
- 1955 - Bernardo Garate, Kantabria, bizkaitar pilotaria (j. 1883).
- 1963 -
- José María Preciado, nafar apaiza (j. 1886).
- Jesús Valdés, nafar militarra, Espainiako Lehor Armadako teniente-koronela (j. 1896).
- 2015 - Juan Manuel Zamora, gipuzkoar futbolaria (j. 1942).
- 2018 -
- Pedro Aizpurua, gipuzkoar musikagilea eta organista (j. 1924).
- Maritxu Urreta, euskal itzultzaile, ilustratzaile eta argazkilaria (j. 1915).
- 2021 - Jose Maria Goyena, nafar enpresaria (j. 1930).
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 586 - Radegunda, frankoen erregina.
- 612 - Fabia Eudoxia, bizantziar enperatriza (j. c. 580).
- 1198 - Hellicha Wittelsbachekoa, Bohemiako dukesa ezkontidea (j. c. 1160).
- 1447 - Filippo Maria Visconti, italiar aristokrata (j. 1392).
- 1523 - Gérard David, flandiar margolaria.
- 1608 - Giambologna, flandriar jatorriko italiar eskultorea (j. 1529).
- 1626 - Maria Brunswick-Lüneburgekoa, Bruswick-Wolfenbütteleko printzesa eta Saxonia-Lauenburgeko dukesa ezkontidea (j. 1566).
- 1860 - Annie Oakley, Buffalo Billen ikuskizunean parte hartu zuen tiratzaile ospetsua (h. 1926).
- 1863 - Eugène Delacroix, frantziar margolaria (j. 1798).
- 1865 - Ignaz Semmelweis, hungariar sendagilea (j. 1818).
- 1882 - William Stanley Jevons, ingeles ekonomialari eta filosofoa (j. 1835).
- 1896 - John Everett Millais, ingeles margolaria (j. 1829).
- 1900 - Vladimir Soloviev, errusiar filosofo eta olerkaria (j. 1853).
- 1910 - Florence Nightingale, ingeles erizaina, erizaintzaren aitzindaria (j. 1820).
- 1912 - Jules Massenet, frantziar musikagilea (j. 1842).
- 1913 - August Bebel, alemaniar politikaria, Alemaniako Alderdi Sozialdemokrataren sortzailea (j. 1840).
- 1917 - Eduard Buchner, alemaniar kimikaria, 1907ko Kimikako Nobel Saria (j. 1860).
- 1927 -
- James Oliver Curwood, estatubatuar eleberrigile eta kazetaria (j. 1878).
- Marianne Stokes, austriar margolaria, Viktoriar aroko margolaririk garrantzitsuenetarikoa (j. 1855).
- 1936 - Sofia Polo Giménez, espainiar maistra errepublikanoa, eraila (j. 1904).
- 1938 - Joaquim Bassegoda i Amigó, kataluniar arkitektoa (j. 1854).
- 1940 - Teresa Matilde Revaque, Bigarren Errepublikako espetxe-irakasle eta funtzionarioa, fusilatua (j. 1897).
- 1946 - Herbert George Wells, britainiar idazle eta filosofoa (j. 1866).
- 1956 - Jakub Kolas, bielorrusiar idazlea (j. 1882).
- 1957 - Carl Størmer, norvegiar geofisikari eta matematikaria, aurora polarretan aditua (j. 1874).
- 1967 - Jane Darwell, estatubatuar aktorea (j. 1879).
- 1974 -
- Kate O'Brien, irlandar idazlea (j. 1897).
- Maria Ossowska, poloniar soziologo eta filosofo soziala (j. 1896).
- 1982 - Charles Walters, estatubatuar zinemagilea (j. 1911).
- 1984 - Tigran Petrosian, sobietar armeniar xake jokalaria (j. 1929).
- 1990 - Alejandro Otero, venezuelar pintore eta eskultorea, arte zinetikoaren aitzindaria Venezuelan (j. 1921).
- 1994 - Manfred Wörner, alemaniar politikaria, NATOren 7. Idazkari orokorra (j. 1934).
- 1995 -
- Pêr-Jakez Heliaz, bretoi idazle, olerkari, antzerkigile eta kazetaria (j. 1914).
- Mickey Mantle, estatubatuar beisbol jokalaria, Liga Handietako jokalari ospetsuenetariko bat (j. 1931).
- 1996 - António de Spínola, Portugalgo 14. presidentea (j. 1910).
- 1998 - Julien Green, frantziar idazlea (j. 1900).
- 2001 - Manuel Alvar, espainiar hizkuntzalari, olerkari eta saiakera-idazlea (j. 1923).
- 2002 - Frank Le Maistre, normandiar idazle eta hizkuntzalaria (j. 1910).
- 2004 - Julia Child, estatubatuar telebistako sukaldaria, idazlea eta aurkezlea (j. 1912).
- 2005 - David Lange, Zeelanda Berriko 32. lehen ministroa (j. 1942).
- 2006 - Xosé Henrique Rodríguez Peña, galiziar politikari eta arkitektoa (j. 1942).
- 2008 - Henri Cartan, frantziar matematikaria (j. 1904).
- 2009 - Les Paul, estatubatuar jazz gitarrista eta gitarra elektrikoen diseinatzailea (j. 1915).
- 2016 - Françoise Mallet-Joris, belgikar-frantziar idazlea (j. 1930).
- 2017 - Basilio Martín Patino, espainiar zinema-zuzendaria (j. 1930).
- 2018 - Miguel Ángel Sanz Bocos, Espainiako Gerra Zibilean ehiza hegazkineko pilotua, heriotza momentuan bizirik zegoen gerra garaiko azken pilotua (j. 1918).
- 2021 -
- Alia Muhammad Baker, irakiar liburuzaina, Irakeko Gerran 30.000 liburu inguru suntsiketatik salbatu zituena (j. 1952).
- Carolyn Shoemaker, estatubatuar astronomoa, gizabanako batek aurkitutako kometa gehienen errekorra edukitakoa (j. 1929).
Jaiak eta urteurrenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ezkertien Nazioarteko Eguna
- Sehaska egutegiko izendegia: Ekaitz eta Ekaitza.
- Azkaineko jaiak.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |