Frantziako Nazio Biltzarra
Itxura
(«Frantziako Asanblada Nazionala» orritik birbideratua)
Egunotan albiste da gertakari hau. Litekeena da orri honetako informazioa edozein unetan aldatzea, beraz. |
Frantziako Nazio Biltzarra Assemblée Nationale | |
---|---|
XVI. legegintzaldia | |
Mota | |
Mota | Behe ganbera |
Zuzendaritza | |
Presidentea | Yaël Braun-Pivet (RE) 2022. urtetik |
Osaketa | |
Eserlekuak | 577 |
Alderdi politikoak | Gobernua (250)
Oposizioa (327) |
Hauteskundeak | |
Bozketa sistema | Bi itzuliko sistema |
Azken hauteskundeak | 2022 |
Batzarlekua | |
Palais Bourbon Paris (Frantzia) | |
Webgunea | |
http://www.assemblee-nationale.fr/ |
Frantziako Nazio Biltzarra[1] —Frantziako Asanblea Nazionala[2][3] ere deitua— (frantsesez: Assemblée Nationale) Frantziako Legebiltzarreko bi ganberetako bat da. Beste ganbera Senatua da (Sénat).
Nazio Biltzarra 577 diputatuk osatzen dute. Horietako bakoitza aukeratzeko, gehienez ere bi bozketa egiten dira, eta diputatu bakoitzak hauteskunde barruti zehatz bat ordezkatzen du.
Biltzarra eta ber diputatuen agintaldiaren gehienezko iraupena bost urtekoa da. Frantziako Presidenteak Biltzarra desegin dezake (eta hauteskunde berriak deitu), azkeneko urtean jada egin ez badu behintzat.
Nazio Biltzarraren egoitza ofiziala Palais Bourbon da, Sena ibaiaren ertzean, Parisko 7. barrutian.
Informazio praktikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Helbidea: 126 Rue de l'Université, 75355 Paris, Frantzia
- Geltokiak:
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ibon Sarasola eta beste: «asamblea» sarrera, Zehazki hiztegia.
- ↑ «Asamblea Nacional»[Betiko hautsitako esteka] sarrera, Elhuyar gaztelania-euskara hiztegia.
- ↑ Euskaltzaindiak, hala ere, euskara batuan baztertzekotzat jo du asanblea hitza. Ikus Hiztegi Batua.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez) Webgune ofiziala