Rassemblement National

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Rassemblement National
Presidentea Marine Le Pen
Sorrera 1972
Egoitza nagusia 76-78 rue des Suisses, 92000 Nanterre
Ideologia politikoa Frantses nazionalismoa, populismoa, euroeszeptizismoa, soberanismoa
Nazioarteko afiliazioa Euronat
Europako Mugimendu Nazionalen Aliantza
www.frontnational.com
Artikulu hau Frantziako Fronte Nazionalari buruzkoa da, esanahi ezberdinentzako ikus Fronte Nazionala

Bilgune Nazionala (ofizialki eta frantsesez Rassemblement National edo RN, eta 2018ra arte Front National edo FN) frantziar alderdia da, muturreko eskuinekoa, doktrina xenofoba eta frantziar nazionalista duena. Alderdiaren sortzailea Jean-Marie Le Pen izan zen, eta haren alabak, Marine Le Penek hartu zuen ondoren alderdiaren buruzagitza.

FNk 2002ko hateskundeetan hirugarren indarra izatea lortu zuen, Alderdi Komunista eta UDF edo Frantziako Demokraziarako Batasunaren gainetik.

2002ko lehendakaritzako hateskundean bigarren indarra izatea ere lortu zuen, historia eginez. Le Penek %18,86ko portzentajea lortu zuen,alderdi sozialistaren gainetik. Dena den,bigarren bueltan Jacques Chiracen aurka %17,79 lortu zuen, eta azken honek berriz %82,21. 2017ko presidentzialetan bigarren geratu ziren Emmanuel Macronen Errepublika Martxan alderdiaren kontra, bigarren itzulian galduz. Ordutik aurrera Macron da Frantziako lehendakari, nahiz eta Le Penek botu-intentzioan goraka egin[1].

Erregioekiko jarrera: Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere mitinetan Frantziako erregioen ikurrak erabili ohi ditu RNk, nahiz eta Frantzian berezkoa den zentralismoa mantentzearen alde agertu.

EHren kasuan, ez da inoiz berorren ezagutze administratiboren alde agertu, ezein Pirinio Atlantikoetan RNren idazkari den Jean Michel Iratxet, Euskal Hirigune Elkargoaren kontra agertu baitzen, egitura honi egozten zizkion gobernantzarako arazoak zirela medio[2]. Alta, Akitania Berriko Legebiltzarrean akordatu diren euskararen aldeko neurri guztien alde bozkatu du RNk, ikastolekiko eta euskararekiko jarrera baikorra azalduz. Hala ere, Errepublikako hizkuntza ofizial bakartzat frantsesa dute, eta ez beste ezer.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Platiau, Charles (), «El partido de Le Pen consolida su ventaja para las elecciones europeas», Europa Press, . Noiz kontsultatua: 2018/12/20.
  2. (Frantsesez) «Jean-Michel Iratchet - OPLB Office Publique de la Langue Basque», YouTube, . Noiz kontsultatua: 2017/01/05.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rassemblement National Aldatu lotura Wikidatan