Frantziako Nazio Biltzarra

Wikipedia(e)tik
Frantziako Biltzar Nazionala» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


Frantziako Nazio Biltzarra
Assemblée Nationale
Logo de l'Assemblée nationale française.svg
Mota
Mota Behe ganbera
Zuzendaritza
Presidentea Bernard Accoyer, UMP
2007ko ekainaren 26-tik
Osaketa
Kideak 577
AssembleeNationalSeating.png
Alderdi politikoak UMP (314)
SRC (PS,PRG eta MRC koalizioa) (204)
NC (25)
GDR (22)
independenteak (12)
Hauteskundeak
Bozketa sistema Bi itzuliko sistema
Azken hauteskundeak 2007
Biltzar lekua
Bourbon Jauregia, Paris
Webgunea
http://www.assemblee-nationale.fr/

Frantziako Nazio Biltzarra[1] edo Frantziako Asanblea Nazionala[2] (frantsesez Assemblée Nationale) Frantziako legebiltzarreko bi ganberetako bat da. Beste ganbera Senatua da (Sénat).

Nazio Biltzarra 577 diputatuk osatzen dute. Horietako bakoitza aukeratzeko, gehienez ere bi bozketa egiten dira, eta diputatu bakoitzak hauteskunde barruti zehatz bat ordezkatzen du.

Biltzarra eta ber diputatuen agintaldiaren gehienezko iraupena bost urtekoa da. Frantziako Presidenteak Biltzarra desegin dezake (eta hauteskunde berriak deitu), azkeneko urtean jada egin ez badu behintzat.

Nazio Biltzarraren egoitza ofiziala Palais Bourbon da, Sena ibaiaren ertzean, Parisko 7. barrutian.


Palais Bourbon, Frantziako Biltzar Nagusiaren egoitza.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ibon Sarasola eta beste: «asamblea» sarrera, Zehazki hiztegia.
  2. «Asamblea Nacional» sarrera, Elhuyar gaztelania-euskara hiztegia.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frantziako Nazio Biltzarra Aldatu lotura Wikidatan