Frantziako Gobernua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Frantziako Gobernua
Gouvernement français.svg
Datuak
Mota botere betearazlea
Herrialdea Frantzia
Jarduera
Eskumendekoak
Enplegatuak 1.945.548 (2021)
Agintea
Zuzendaria Jean Castex
Egoitza nagusi
Zeren jabe
Webgune ofiziala
Facebook: gouvernement.fr Twitter: gouvernementFR Instagram: gouvernementfr Snapchat: gouvernementfr Youtube: UCfQpT8ebZlk8PndKVNTiAvA GitHub: GouvernementFR Edit the value on Wikidata

Frantziar Errepublikako Gobernua (frantsesez: Gouvernement de la République française) Frantziako erakunde botere betearazle nagusienetako bat da. Frantziako Errepublikako politika zehaztu eta zuzentzen du, betiere 1958ko Frantziako Konstituzioaren 20. artikuluaren arabera. Egoitza nagusiak Paris hiriburuko Eliseo jauregia eta Hôtel Matignon eraikinean ditu.

Gaur egungo Lehen Ministroa Jean Castex da eta Frantziako Errepublikako Presidentea berriz Emmanuel Macron.

Osaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gobernuko goi kargu guztiak Errepublikako Presidenteak Lehen Ministroaren proposamenaren arabera izendatzen ditu. Organigrama honakoa da:

  • Lehen Ministroa: gobernuburua. Errepublikako Presidenteak izendatzen duen kargua da.
  • Estatu Ministroa: Lehen Ministroaren ondoren bigarren agintari nagusia da, nahiz eta titulu hau zeremoniatsua izan. Antzina pertsona jakin bat karterarik gabeko ministro izendatzeko erabilia zen.
  • Ministroak: Ministerio sail bakoitzeko buruak.
  • Ministro Ordezkariak: Ministro jakin baten agindupean daude, oso gutxitan Lehen Ministroaren agindupean ere bai, haiengandik eskumen bereziak jasotzen dituzte.
  • Estatu Idazkariak: Ministerioaren hierarkiaren azken mailan daude, Ministroen, eta batzuetan Lehen Ministroaren, agindupean daude.

Ministro Ordezkariek beti Ministroen Kontseiluan parte hartzen dute, gai-zerrenda zeinahi dela ere. Estatu Idazkariek jorratutako gaiak eragiten baldin badie bakarrik parte har dezakete.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]