Edukira joan

Bermeoko frantziskotarren eliza eta klaustroa

Bermeoko frantziskotarren eliza eta klaustroa
Kultura ondasuna
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBermeo
Koordenatuak43°25′08″N 2°43′30″W / 43.419°N 2.725°W / 43.419; -2.725
Mapa
Historia eta erabilera
Eraikuntza 1357
Ondarea
BICRI-51-0005153
35

Frantziskotarren eliza eta klaustroa Bermeoko ondare nabarmen bat da. 1357ko urtarrilaren 30ean eraiki zen Bermeoko harresietatik kanpo eta Bizkaiko komenturik zaharrena da[1]. Komentua eliza gotiko batek, klaustro batek eta etxebizitza batek osatzen dute. Urte batzuk geroago, garaiko aita santuak komentua itxi nahi izan zuen baina ez zuen lortu.

Elizak laukizuzen itxura du, eta 12 metro zabal, 48 metro luze eta 21 metro garai da. XVI. mendeko nabe gotiko bakarra du. Nabeak zazpi tarte ditu gurutze-gangez osatuak, eta hainbat kapera ere baditu. Haren erretaula barrokoa da. Abesbatzaren lekuan (koruan) 1914ko organoa eta dimentsio txikiko arrosetoia daude. XIX. mendean ingelesek erre zuten, eta berreraiki egin behar izan zen.

Gurtza lekuez kanpo, Bizkaiko gotiko berantiarraren aldiaren barruan Bermeoko San Frantziskoren klaustroak aipamen bat merezi du. Guganaino mirariz iritsi da, agidanean eman zaion erabilera dela-eta –udal alondegi eta horniduren merkatu izandakoa–, elizak jasan zituen funtsezko aldaketen ondoren eta 1811.ean frantsesek sute batekin monasterioaren barrunbeak hondatu ondoren eta jazarpen erlijiosoen ondorengo hamarkadetan jasandako jabetza-kentzeen ondoren, gelditu zaigun monasterioaren jatorrizko aztarna bakarra da. Bermeoko San Frantziskoren klaustroa alde bakoitzeko 19 m dituen laukia da, 3,85 m-ko sakontasuna duten eta zutabetxo itsatsiak dituen gune karratu batez osaturiko pilareen gainean molduratutako arku zorrotzeko patio batera irekitzen diren ingurabidez inguratua. Harroin eta kapitelen diseinua, estilo gotiko berantiar baten barruan, ezin xumeagoa da. Euskal Herrian gordetzen diren apurren artetik zaharrena izateagatik, gorde ahal izateko zainketa berezi bat eskatzen ari den klaustro honen estalgarriaren inguruan ez dago ziurtasunik.[2]

Eliza baino zaharragoa, elementurik zaharrena da eta politena ere bai. Edena irudikatzen duen lorategia arkupe ojibal batez dago inguratuta. Gangak izan beharrean, goiko solairuak sostengatzen dituzten egurrezko xaflak besterik ez du. Mendeetan zehar, etxebizitzak eraldaketa ugari izan ditu kuartela, eskola nautikoa, epaitegia... izan dela, bertan merkatua ere egin izan da. Orain dela urte batzuk, udalak erosi eta eraberritu egin zuen. Bertan katekesi klaseak ere ematen dira gaur egun, goiko pisuan elizgizonentzako zaharren egoitza dagoen bitartean.

1929an azoka gisa erabiltzeko moldatu zen. Bilboko Done Jakue katedralarekin batera gaur egunera iritsi den Bizkaiko klaustro gotiko bakarra da[1].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]