Frederiksberg

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Frederiksberg

 Danimarka
Frederiksberg jauregia eta parkea.
Frederiksberg jauregia eta parkea.

armarria

Izen ofiziala Frederiksberg
Estatua
Eskualdea
 Danimarka
Hovedstaden
Alkatea Jørgen Glenthøj
Koordenatuak 55°40′N 12°32′E / 55.667°N 12.533°E / 55.667; 12.533Koordenatuak: 55°40′N 12°32′E / 55.667°N 12.533°E / 55.667; 12.533
Frederiksberg non dagoen adierazten duen Danimarka-ko/-go/-eko mapa
Frederiksberg
Eremua 8,7 km2
Biztanleria 100.814 bizt.
Dentsitatea 11.587,82 bizt./km²
Sorrera 1651
http://www.frederiksberg.dk/

Frederiksberg Kopenhageko metropoliaren barnean dagoen udalerria da. 100.814 biztanleko (2012) populazioarekin Danimarkako bosgarren hiria da eta Danimarkako Hiriburu Eskualdeko bigarrena.

Frederiksberg (K letra) Kopenhage hiriak inguratua

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere hasierako izena Tulehøj izan zen (danieraz muinoa esan nahi du) eta Brontze Arotik populatua izan da.

1651. urtean Frederik III.a erregeak Ny Amager izenarekin herri izaera eman zion, baina 1703. urtean Frederik IV.ak bere gaztelua bertan eraiki zuen, gaur egungo izena emanez. Herria sortuz joan zen jauregiaren inguruan eta hasieran nekazal eremua bazen ere poliki artisau eta merkatal herri bihurtu zen. Ostatu eta jatetxeak zabaldu ziren, Kopenhagetar aberatsek udan hiria utzi ingurune lasaia bilatzen baitzuten. Gainera erregeen ondoan egoteko aukera ere ematen zien.

1852an Kopenhageko udalak harresiak bota eta hiriaren mugetatik kanpora etxeak eraikitzeko baimena eman zuen. Orduan populazioak azkar egin zuen gora, 1850ean 3.000 biztanle inguru izatetik 1900an 80.000 izatera pasa zen. Biztanleriarik handiena 1920an izan zuen 120.000-ko muga gainditzean.

Garai hartan Kopenhageren mendebaldean kokatzen bazen ere, gaur egun hiriburuak erabat inguratu du eta Danimarkako udalerri dentsoena bihurtu da.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frederiksberg Aldatu lotura Wikidatan