Freischütz

Wikipedia, Entziklopedia askea

Freischütz, Alemaniako folklorean, deabruarekin egindako itun baten bitartez, zazpi bala magiko (alemanez: Freikugeln) lortu dituen tiratzailea da; hauetako seik tiratzaileak nahi duen helburua joko dute, baina zazpigarrenak, deabruaren eskukoa denez gero, honek hautatzen duen ituan joko du. Kondaira honek XIV. eta XVI. mendeen artean zabalkunde handia izan zuen. XIX. mendean Johann August Apelek Gespensterbuch liburuan (1811) jaso zuen eta Carl Maria von Weberren Der Freischütz (1821, Isileko ehiztaria) operaren oinarria da[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Freischutz» 1911 Encyclopedia Britannica. Studylight.org

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]