Freopedia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Freopediako QR kodearen erabilerari buruzko bideoa, Fremantleko Etxe Biribilean
QR kodea duen plaka bat 'Fremantle Harbour' portuari buruzko Wikipediako informazioa eskura eskainiz. QR kodearen atzean dagoen artikulua etengabe alda daiteke eta hainbat hizkuntzatako artikulu paralelorekin dago lotuta. (Plaka azpian pospolo bat, tamaina erakusteko).

Freopedia QR kodeak Fremantle inguruko lekuetan (Mendebaldeko Australia) ezartzeko proiektu gisa hasi zen, jendea Wikipediako artikuluekin lotzeko.[1] Orduz geroztik, WikiTown proiektu bihurtu da, gure Herripedia horien pareko.

Jatorrizko ideia Galeseko Monmouth herriko Monmouthpediatik etorri zen.[2][3]

Fremantle mota horretako proiektu bat duen Australiako lehen hiria izan zen, eta, beraz, ibilbide birtuala bere leku historikoetan barrena QR kode eta Wikipediaren bidez eskaini zuen lehena.[1][4][5] Fremantleko bisitariak oinez ibiltzera animatzen zituzte, telefono adimendun batekin,hirian egindako mapa baten laguntzaz.[6] Ondare kulturalaz gozatzeko ibilbideak prestatu zituzten eta ibilbideetan zehar Wikipediara bideratzen zituzten QR kodeak paratu zituzten.[7]

Wikitown proiektuaren aurkezpen ofiziala W D Moore & Co biltegian egin zen, 2013ko maiatzaren 26an.[1][8] Fremantle Arts Centre eta Round House guneak landuko ziren artikuluen lehen multzoan sartu ziren.[8]

Wikipediarako edukiak sortzea eta proiektuaren indar eragilea editore wikilari boluntarioen lanetik etorri zen. Ondoren, tokiko talde anitz, elkarte kultural eta laguntzaile anonimoek lagundu zioten proiektuari, baina proiektuaren edukia sortzea eta mantentzea ohiko wikilari boluntarioen esku geratu zen etorkizunerako. Fremantle Elkarteko, Notre Dame Australiako Unibertsitateko eta Fremantleko Portuko Agintaritzako boluntarioek instalatu zituzten QR kodedun plakak. Azken horiek beren zortzi plaka ekoitzi zituzten, plastiko urdinezkoak, eta Victoria Quay eta Itsas Museoaren inguruan daude (2014tik aurrera).[9]

Fremantle Society eta Wikimedia Australia lankidetzan aritu ziren, Fremantle hiriaren, Estatuko Erregistroen Bulegoaren, Fremantleko Enpresa Hobekuntzako Barrutiaren, Fremantleko Portuko Agintaritzaren eta Fremantleko beste erakunde batzuen laguntzarekin.[1][4] Proiektua Ondare Kontseiluaren Western Australian Heritage Awards 2014 sarietan finalista izan zen, eta Toodyaypedian antzeko proiektu bat sortzeko inspirazioa eman zuen.[10][11][12]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d «Fremantle's heritage enters the digital age» Local Government Focus (LG FOCUS (AUS)) June 2013 ISSN 0819-470X.. Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "LGF" defined multiple times with different content
  2. «Wikipedia: How a project launched in Monmouth has gone global» WalesOnline 31 January 2013.
  3. McCarthy, James. (31 January 2013). «It's the Smart Way to Put Your Town Firmly on the Map and in the Picture; A Project Wikipedia Launched in Monmouth Has Gone Global - with Copycat Projects Springing Up from Prague to Australia. One's Even Planned for Cardiff, as James McCarthy Reports» The Western Mail (Cardiff, Wales).
  4. a b Australian first for Fremantle heritage. City of Fremantle May 2013. Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "COF 1st" defined multiple times with different content
  5. Freopedia on the Streets of Freo. 96FM.
  6. «Freopedia Heritage Tour» Fremantle Story.
  7. Fremantle walking trails. City of Fremantle.
  8. a b «App makes us tour guides» Cockburn Gazette 28 May 2013.
  9. «QR codes for VQ» Portfolio (Fremantle Port Authority) March 2014.
  10. Heritage Council of Western Australia. (2014). «Finalists» 2014 Western Australian Heritage Awards (Government of Western Australia).
  11. Mark Wallace; RPS Australia Asia Pacific. (15 May 2014). «Toodyay Economic Development Plan» Shire of Toodyay Special Concept Forum Program (Shire of Toodyay): 42..
  12. Eberle, Margie. (March 2014). «New Toodyaypedia: recording online the way we were» The Toodyay Herald (322): 9..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]