Herripedia

Wikipedia, Entziklopedia askea
QR kodea Odessan - Bristol Hotel izeneko eraikuntzaren aurreko aldean, interes berezia duen eraikuntza batean.

Wikitown project ingelesez, euskaraz Herripedia hitza erabili da[1][2], Wikipedia garatzeko proietu mota bat da, wikiproiektu mota bat. Herripedia wikiproiektu horien bidez, hiri, herri edo auzo bati buruzko artikuluak aberasten dira, hobetzen dira, tokiko pertsonaia ezagunei, monumentuei, eremu berdeei eta tokiko historiari buruzko artikuluak gehituz edo hobetuz...

Oro har, irabazi asmorik gabeko kultur elkarteek eta Wikipediako tokiko borondatezko wikilariek parte hartzen dute proiektua garatuko den arloarekin zerikusia duten artikuluak hobetzeko.

Proiektuaren zati garrantzitsu bat Wikipedia kaleetara eroatea da, kaleetara, parkeetara, monumentuetara. QR kodeak dituzten oholtxoak edo plakak grabatzen dira era toki estrategikoetan kokatzen dira. QR kode horien atzean Wikipediako artikuluak daude, eta QR kodea aldatu gabe, atzean dauden artikulu horiek guztiak etengabe hobetu daitezke. Gainera, Wikipediako beste hizkuntza guztietarako bidea zabaltzen dute.

Plaketan grabatutako QR kode horiek bisitariarentzat interes berezia duten eremuetan jartzen dira, parke, monumentu, museo, liburutegi, ikastetxe, interes bereziko zuhaitzen ondoa, eta interes berezi izan dezaketen hainbat tokitan.

Mota horretako proiektuak hainbat hizkuntzatako Wikipedietan garatu dira. Ingelesez, Monmouthpedia, Galesen 2012an garatutako proiektua, mota horretako lehen proiektua dela esan ohi da.

Honelako proiektuetan egindako irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Wikipedian Tolosari buruz idazteko aukera - Tolosa» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2023-07-07).
  2. (Gaztelaniaz) ARANDIA, E.. (2020-05-20). «Tolosapedia, un proyecto que busca aumentar el conocimiento de la ciudadanía» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-07-07).

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]