Frine

Wikipedia, Entziklopedia askea
Frine

Bizitza
JaiotzaTespiasc.K.a. 371
HerrialdeaTebas
HeriotzaAntzinako Atenas, ? (60/61 urte)
Familia
AitaEpicles
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakhetera eta modeloa

Frine (antzinako grezieraz: Φρύνη, Phrunê; Antzinako Grezia, c.K.a. 371n jaioa), greziar hetaira (gortesaua) izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tespiasen (Beozia) jaio zen. Atenasko hetaira aberats ospetsuena izan zen. Praxitelesen maitalea izan zen; Afroditaren irudiak egiteko Frine izan omen zuen hark eredu.

Elezaharrak dioenez, Eleusiko misterioei laido egin ziela eta, auzitara eraman zuten; bere abokatuak, Hiperidesek, epaileen aurrean Frine biluztu zuen eta hori nahikoa izan zuen Frinek aske gelditzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frine Aldatu lotura Wikidatan