Fu Hao
Fu Hao | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | K.a. XIII. mendea |
Herrialdea | Shang dinastia |
Heriotza | K.a. 1200 ( urte) |
Hobiratze lekua | Fu Haoren hilobia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Wu Ding |
Seme-alabak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | ezkontidea, buruzagi militarra eta politikaria |
Fu Hao (txinera sinplifikatuan: 妇好, txinera tradizionalean: 婦好, Hanyu pinyinean: Fù Hǎo, Hao “abizeneko” andrea) (heriotza da K.a. 1200), hil ostean Mu Xin (母辛) deitua, Shang dinastiako Wu Ding enperadorearen emazteetako bat izan zen, armadako generala eta goi apaiz andrea.[1] [2]
Dokumentu gutxi geratu ziren Fu Haoren bizitza eta bere garaipen militarrei buruzkoak, Shang dinastia desagertutakoan. Horregatik, Fu Haori buruz ikerle modernoek jakin ahal izan dutena, batez ere, Yin Xuko haren hilobian aurkitutako hezurrezko orakuloetan dauden inskripzioen bidez izan da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oso datu gutxi daude Fu Haoren bizitzaren lehen urteez.
Wu Ding enperadorea bere inguruko tribuetako emakume banarekin ezkondu zen (guztira 64 ziren), tribu haiekin harreman onak izateko, eta haietako bat izan zen Fu Hao. Gizartearen ezaugarriak erabili zituen mailaz igotzeko (esklabista eta erdi-matriarkala baitzen) eta hiru emazte nagusietako bat izatera iritsi zen (bigarrena), Fu Jing (婦妌) lehen emaztearekin eta Fu Shi (婦嬕) edo Fu Yi (婦睪) hirugarrenarekin batera —Fu Shi ere Fu Yi (婦睪) deitu izan da eta orakulo hezurretan Bigui (妣癸) izena ere jaso zuen—. [3][4]
Zu Ji (祖己) printzearen ama izan zen (orakuloan aurkitutako idazkun batzuek azaltzen dituzte, semea jaiotzerakoan, umearengatik izan zituen kezkak).
Inperioaren mugan feudo propioa zeukan Fu Haok, hezurretako idatzien arabera, eta lur horietatik ateratako zerga handiak eman zizkion erregeari askotan. Hilobian armak jarrita zeuden moduagatik ere penstatu izan dute inperioaren mugetatik edo estepatik etorria zela.[5][6]
Wu Ding enperadorea baino lehen hil zen Fu Hao, horregatik, enperadoreak Yin Xu hiriburuko errege hilerriaren ertzean harentzako hilobi bat eraiki zuen. Enperadoreak eskaintza asko egin zituen, Fu Haoren laguntza espirituala eskatzeko, Falun eta Gong etsaien erasoen aurrean eta bere hiru arbasoen emazte bihurtu zuen.[4]
Hilobia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fu Haoren hilobia Yin Xunen topatua izan zen (gaur egungo Anyang hiritik gertu Henan probintzian), 1976an aurkitu zuen Zheng Zhenxiang arkeologoak [7][8] eta ikutu gabe zegoen.[9] Gaur egunean bisitagarria da. Zegoen lekuagatik, garai hartako hilobi bakarra da, ez zena hondatua izan. [4]
Hilobiaren zuloan (5,6 x 4 m-koa), egurrezko ganbara bat zegoen (5 x 3,5 m-koa) eta barruan lakatutako hilkutxa aberatsa, desegin egin dena.[10]
Hilobian, brontzezko, harrizko eta jadezko altxor ugari zeuden: 700dik gora ontzi, figura, ispilu..., Fu Hao bildumazalea baitzen. Erresuma eta inguru guztikoak; batzuek antzinakoak, beste batzuek garai hartakoak (garai hartatik ondoen guregana iritsitakoak dira); bostehundik gora hezurrezko objektu (erritualetan erabiltzen ziren hezur orakuloak besteak beste). Hilobian zeuden brontzezko sakrifizio ontziek eta dordoka oskolek, Fu Haorentzat prestatuak idazkiarekin, adierazten dute, goi apaiz andrea eta orakulo egilea zela. Arma ugari eta anitzekin hilobiratua izan zen ere, bere garrantzi militarra azpimarratu asmoz, gerrariak eta generalak ehorzten baitziren horrela. Shang dinastian zehar ohitura zen moduan, 6 txakur eta 16 pertsona sakrifikaturekin ere lurperatu zuten.[10] Aldiz, Fu Hao beraren aztarnak deseginak zeuden. [11]
Hilobia da bere bizitzari buruzko informazio gehien eman diguna (biografiaz, errege familiarekin zeukan harremanaz bai eta bere izaera militarraz, etab.).[12]
Hilobian aurkitutako objektuen zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek ziren guztira hilobian aurkitutako objektuak:[13]
- 755 jadezko objektu
- 564 hezurrezko objektu (ia 500 ile orratz eta 20 gezi punta baino gehiago)
- 468 brontzezko objektu (130 arma, 23 kanpai, 27 aizto, 4 ispilu eta 4 tigre)
- 63 harrizko objektu
- 5 bolizko objektu
- 11 zeramikazko objektu
- 7,000 kauri maskor (Shang dinastian txanpon gisa erabilia zena)
- 16 gizaki sakrifikatu
- 6 txakur
Buruzagi militarra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hilobiko hezurrezko idazkun horietan ageri da, Fu Haok hainbat kanpaina militar zuzendu zituela eta inguruko etsai ugari menperatu zituela.[9] [15][16]
Tu-Fang (土方) dinastiakoak Shang dinastiakoekin borroka luzea izan zuten, Fu Haok gudaldi bakarrean garaitu zituen arte.[17]
Inguruko tribuen kontrako hainbat kanpaina militar ere zuzendu zituen: Yi, Qiang eta Ba (azken honetan eskala handiko segada bat oso ezaguna bihurtu zena).[17]
Bere menpeko 13.000 soldadurekin eta bere agintepeko hainbat generalekin, Fu Hao bere garaiko buruzagi militar boteretsuena izan zen.[18]
Bere hilobian aurkitutako arma ugariek erakusten dute (hainbat gerrako aizkorek)[10] bere jatorria Estepan zegoela uste da, bere hilobian ipinitako armengatik (bere estausa aizkorek erakusten dute eta aiztoak bere jatorria), non emakumeek paper militar gehiago izaten zuten.[14][19]
Fu Haoren lorpen militarrak nabarmenak eta ezohikoak izan arren, garai hartan beste emakume batzuk ere gerran aritu ziren, esate baterako: Fu Jing-ek armadan parte hartuen zuen, bere hilobian ere arma eta ekipo militarra topatu baitzen. Aurkitutako garai hartako hainbat orakulo hezurren arabera, gutxienez 600 emakume baino gehiagoren berri dugu armadan parte hartzen zutenak.[19]
Apaiz emakumea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Shang enperadoreak jarduera erritualak ere eramaten zituen eta eguneroko jarduera polikoaren parte ziren. Hezurrean idatzitako testuetan Fu Hao ageri da erritual bereziak eta eskaintza zeremoniak egiten. Eskaintza haien helburua izaten zen zeruaren haserrea apaltzea, arbasoei ohore egitea eta gudaldiak irabaztea.[9] Ez zen arrunta garai hartako emakume batek egitea, beraz, horrek adierazten du emaztearengan konfiantza handia zuela, haren esku uzten bazituen. Fu Haok prestatutako eta bere hilobian topatutako dordoka oskol inskripziodunek eta brontzezko sakrifizio ontziek adierazten dute orakuloaren apaiz andre handiaren estatusa zuela eta buruzagi militarra ere bazenez, garai hartako bi paper nagusienak bete zituen Fu Haok.
Apaiz emakumeak eta haien erritual ardurak Shang dinastian bakarrik egon ziren Txinan eta aztarna gutxi geratzen dira. Fu 婦 karaktereak esanahi aldaketak izan ditu denboran zehar, eta Shang hezur orakuloak deszifratu ostean ere, zalantzak daude, Fu Hao moduko emakumeak ez ote ziren jatorriz apaiz emakumeak (erregearen emazteak izan ordez) eta bere kasuan, gero ezkondu zen erregearekin zoriz. Alegia, “Fu” hitzak ‘emazte’ esan nahi arren, testuinguruaren arabera, apaiz andre postu bat zen berez.
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere hilobi garrantzitsuak utzitako ondare materialaz gain, badirudi, Fu Haoren historiak Hua Mulanen kondaira inspiratu zuela, hau ere Txinako armaden jenerala izan zena (eta hainbat filmek famatu egin dutena).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Jackson, Jane; Chan Sin Yu, Cherry; Sun, Tongle. (2019-10-01). «Language and (Inter)cultural Socialization in Study Abroad (SA) Contexts» GLOCAL Conference Proceedings (The GLOCAL Unit, SOAS University of London) 1: 548–551. doi: . (Noiz kontsultatua: 2024-11-20).
- ↑ Ebrey, Patricia (2006). The Cambridge Illustrated History of China. Cambridge University Press. 26–27. ISBN 978-0-521-43519-2..
- ↑ Allan, Sarah (2008). "Fu Hao". In Smith, Bonnie G. (ed.). The Oxford Encyclopedia Women in World History. Oxford: Oxford University Press. ISBN 978-0-19-514890-9.
- ↑ a b c «Woman General Fu Hao > People > Women in History» web.archive.org 2007-02-14 (Noiz kontsultatua: 2024-11-20).
- ↑ Rawson, Jessica. Steppe Weapons in Ancient China and the Role of Hand-to-hand Combat. (Noiz kontsultatua: 2024-11-20).
- ↑ Bunker, Emma C.; Watt, James C. Y.; Sun, Zhixin (2002). Nomadic Art of the Eastern Eurasian Steppes: The Eugene V. Thaw and Other New York Collections (PDF). New York: Metropolitan Museum of Art. 76. or. ISBN 9780300096880.
- ↑ Loewe, Michael; Shaughnessy, Edward L.. (1999-03-13). The Cambridge History of Ancient China: From the Origins of Civilization to 221 BC. (1. argitaraldia) Cambridge University Press doi: . ISBN 978-1-139-05370-9. (Noiz kontsultatua: 2024-11-20).
- ↑ https://trowelblazers.com/2014/05/09/zheng-zhenxiang/ .
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Alvarez, Carlos César. (2006-11-01). «Fu Hao» Futuro Pasado (Noiz kontsultatua: 2024-11-20).
- ↑ a b c «FU HAO'S TOMB» depts.washington.edu (Noiz kontsultatua: 2024-11-20).
- ↑ "Ancient China: From the Neolothic Period to the Han Dynasty".
- ↑ "The Tomb of Lady Fu Hao". British Museum. Jatorrizkotik artxibatuta (PDF)
- ↑ YANG, BIN (2011). "The Rise and Fall of Cowrie Shells: The Asian Story". Journal of World History. 22 (1): 1–25. doi:10.1353/jwh.2011.0011. JSTOR 23011676. S2CID 162003115. doi: ..
- ↑ a b Rawson, Jessica (2015). "Steppe Weapons in Ancient China and the Role of Hand-to-hand Combat". 故宮學術季刊 (The National Palace Museum Research Quarterly). 33 (1): 38–39.
- ↑ (Ingelesez) Wang, Robin. (2003-01-01). Images of Women in Chinese Thought and Culture: Writings from the Pre-Qin Period Through the Song Dynasty. Hackett Publishing ISBN 978-0-87220-651-9. (Noiz kontsultatua: 2024-11-20).
- ↑ (Ingelesez) Nelson, Sarah M.. (2003). Ancient Queens: Archaeological Explorations. Rowman Altamira ISBN 978-0-7591-0346-7. (Noiz kontsultatua: 2024-11-20).
- ↑ a b Nelson, Sarah M.; Rosen-Ayalon, Myriam (2002). In Pursuit of Gender: Worldwide Archaeological Approaches. Rowman Altamira. ISBN 9780759100879..
- ↑ "Fu Hao – Queen and top general of King Wuding of Shang". Color Q World. Retrieved August 4, 2007.
- ↑ a b (Ingelesez) Peterson, Barbara Bennett. (2016-09-16). Notable Women of China: Shang Dynasty to the Early Twentieth Century. Routledge ISBN 978-1-317-46372-6. (Noiz kontsultatua: 2024-11-20).