Fukuokako gaztelua
Fukuokako gaztelua | |
---|---|
100 Fine Castles of Japan | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Fukuoka |
Izendaturiko hiria | Fukuoka |
Japoniako auzoa | Chūō-ku |
General park | Jōnai |
Koordenatuak | 33°35′04″N 130°22′59″E / 33.584381°N 130.383103°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1601 |
Izenaren jatorria | Fukuoka (en) |
Arkitektura | |
Materiala(k) | zurra |
Azalera | 3.112 m² |
Ordezkatzen du | Najima Castle (en) |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | 810-0043福岡市中央区城内1番1から1番205まで、5番2、7番、9番、12番及び18番2から18番6まで並びに810-0042赤坂一丁目1001番 |
Webgune ofiziala | |
Fukuokako gaztelua (japonieraz: 福岡城 Fukuoka-jō ) Japoniako Kyushu uharteko hiri handiena den Fukuokan dagoen gaztelu japoniarra da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fukuoka hiriaren erdialdean dagoen Fukusaki muinoan kokaturik dago. Ekialdean Naka ibaiak babesten du eta mendebaldean padura zabal batek.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Edo Aroan Kuroda Nagamasa daymioak Chikuzen probintzia eskuratu zuen 1600an Sekigaharako Guduan Tokugawatarren alde egiteagatik eta Najima gaztelura mugitu zen. Gaztelua txikia irudotzen zitzaion ordea eta 1601 eta 1607 artean gaztelu berria eraiki zuen horretarako Edo eta Osakako gazteluak egin zituen Noguchi Kazunari arkitektua ekarri zuelarik. Gazteluak 47 yagura eta 47.000 m²-ko azalera zeukan eta Kyushuko handiena zen. Fukusaki muinoan eraiki zenez "Fukuoka" izena hartu zuen.
Ibaiaren beste aldean Hakata herria sortu zen, gaur egungo kaialdea, eta Fukuoka herri gotortua gazteluaren iparralderantz zabaldu zen.
1871 urtean Meiji enperadorearen aginduz gaztelua bertan behera utzi zen. Hainbat eraikin erori egin ziren eta beste hainbat tokiz aldatu zituzten, Taishō tenplua esate baterako. 2000 urtean suak ate nagusia erre zuen.
Gazteluaren zati handiak Maizuru parkea bihurtu dira gaur egun eta parkeko eraikinak museo eta epaitegi bilakatu dira.
1957an toki historiko izendatu zuen Japoniako gobernuak eta berreraikitze lanak hasi dira.
Harresiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun harresiak eta putzuak mantentzen dira bereziki. Hona hemen barnetik kanpora dauden harresiak:
- Hon-maru: Gazteluaren barneko harresia da. 125 metro luze da ekialdetik mendebaldera eta 230 m luze iparraldetik hegoaldera. Gurutze itxura dauka.
- Ni-no-maru: Bigarren harresia da, lau zati dituena. 17-18 metrotako altuera dauka.
- San-no-maru: Hirugarren harresia da eta 1000 x 700 metrotako dimentsioak dauzka. Inguruan ur putzuak babesten du.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Gazteluaren satelite ikuspegia.
-
Otemon atea.
-
Sakura garaia.